« Volver a la noticias

Nobela idazten ari dela aurreratu du Atxagak '11 entzuteko' saioan

21-12-2024  ¦  Albisteak

ETB1eko 11 entzuteko telebista saioan elkarrizketatu dute Bernardo Atxaga aste honetan. Klaudio Landarekin solasean, besteak beste aurreratu digu nobela bat idazten ari dela, 2025ean bukatu nahi duena.

Nobela idazten ari dela aurreratu du Atxagak '11 entzuteko' saioan

Hemen dago atala gordea, 40'30'' unetik aurrera da Atxagaren tartea. Idazlearen esaldi batzuk, saioan esanak:

"Bizitzan oso gauza gutxi daude garrantzitsuak, eta bata da lagunak"

"Ez naiz harrotuko esaten ganberroa naizela, baina ez naiz ortodoxoa ezertan, uste dut."

"Idazle errusiarren ildotik, gu ere joaten gara Zalduondoko datxara, eta han pasatzen dugu udara. Gero, hotza etortzen denean, hirira. Hiria entrenenituagoa da, mugimendu gehiago dagoelako."

Eta nobelari buruz, Enarak izango duela izenburua, eta lagun izan zuen pintore baten bizitzatik eraikitzen ari dela testua. Eta nobela nolatan?, galdetu dio Landak, genero hori utzi behar zuela esan baitzuen Atxagak:

"Etsiko nuke nobela idatzi gabe, baina badakizu zer den beharra? Beharra! Ogibide bat behar dut, ogia!"

Literatura generoen inguruko hausnarketatxo bat ere utzi zigun:

"Jostunak eta idazleak antzeko lanak ditugu. Eta, esate baterako, galdetzen dizutenean zer genero gustatzen zaizun... Berdin zait generoa! Jostun bati galdetzen badiozu bezala, zer gustatzen zaizu gehien, gonak egitea edo txaketak egitea, eta esango dizu: Nik josi egiten dut. Nik ere, idatzi egiten dut."