Nobela honetako narratzaileak Arroagoia inguruko mendiak poliberdeak direla dio. Estilo berean adierazita, beldurrik gabe segurtatu liteke irakurleak poliatseginez irakurriko duela Enarak: suspensea aurkituko du haren orrialdeetan, umorea, sakontasuna, lengoaiaren erabilera arina, ausardia. Urtain da nobela honen lehen pertsonaia; pintore profesional bat, azkena. Enarak ere hor daude, etengabe hegan segundoko hamar metro eginez.

- Argitaletxea: Pamiela
- Hizkuntza: Euskara
- Urtea: 2025
- Orrialdeak: 272
- ISBN: 978-84-91724-49-0
- Generoa: Nobelak eta narrazioak
