Imajina dezagun egoera; pentsa dezagun bonbardatuak, metrailatuak, erreak izan ziren biktimengan, edo kartzelatuak, beren ondasunez desjabetuak, beren hizkuntzan mintzatzeagatik mehatxatuak izan zirenengan -¡Habla en cristiano!-; pentsatu gainera hogeita hamar urte luzez ez zutela gertatutakoa kontatzeko aukerarik izan -nork erre zuen Gernika?-; pentsatu, azkenez, Ricardo de la Cierva eta haren gisako beste batzuentzat biktima horiek ez daukatela kexa-txinta bat ateratzeko eskubiderik, eta ateratzen badute, «malko-jario», «sentimental» edo antzeko kalifikatzaile-karkaxak jasotzen dituztela. Biblian dauden lerro batzuk etortzen zaizkit gogora: «Euli hilek lurringilearen olioa kutsatzen eta kirasten duten bezala…».
Markak. Gernika 1937

- Editorial: Pamiela
- Idioma: Euskara
- Año: 2007
- Páginas: 136
- ISBN: 978-84-7681-516-8
- Género: Ensayo
Beste edizio batzuk

Marques
- Idioma: Catalán
- Editorial: Arcadia
- Año: 2008
- Páginas: 72
- ISBN: 978-84-9353-451-6

Marcas. Gernika 1937
- Idioma: Castellano
- Editorial: Pamiela
- Año: 2007