Holaxe bizi da Xola

Urtea: 2013
ISBN: 9781782690092
Orrialdeak: 220
Euskarazko haur literaturako narrazio klasikoak dira Xola txakurtxoaren abenturak. Bost liburu argitaratu izan dira 1995etik 2015era bitartean, eta 2023an:
- Xolak badu lehoien berri (1995)
- Xola eta basurdeak (1996)
- Xola ehitzan (2000)
- Xola eta Angelito (2004)
- Xola eta lapurra (2015)
Liburuxka horiek ale bakarrean bildu izan dira ingelesez (The Adventures of Shola) edo japonieraz, eta euskaraz ere 2023an iritsi da azal gogorreko edizioa: Holaxe bizi da Xola.
Xola arratoi-txakurrak, bere autorearen arabera, «mando baten egoskorkeria, azeri baten maltzurkeria eta ume errebelde baten bihurrikeria» du; batez ere animalia oso humanoa da, xaloa eta lotsagabea aldi berean, beti zalantzan jartzen dabil konbentzionalismo sozial batzuek ezartzen dizkiguten betebeharrak. Askatasuna maite du, baina absurdutik hurbil dagoen umore-ukitu batekin.ç
Liburuko ilustrazioak Mikel Valverderenak dira noski.