Muskerraren bidea
Editorea:
Pamiela
(Euskara)
Urtea: 2015
ISBN: 978-84-7681-921-0
Orrialdeak: 128
Urtea: 2015
ISBN: 978-84-7681-921-0
Orrialdeak: 128
Liburu hau eskuetan hartu eta eman ezazu paseo bat, ezagutu itzazu barrutik Asteasu eta Obaba, Bernardo Atxagaren bi lekuak. Joan zaitez bisitan Juan Bautista Agirre eta Lizarraga jenerala bizi izan ziren etxera, edota Antonio Arrue jaio izan zenera. Irakur itzazu, berriro edo lehen aldiz, Bi anai, Obabakoak, Lekuak, Nevadako egunak edo Txoriak kolpeka liburuetako pasarte biografikoenak, eta bai halaber, tarteka, egilearen hainbat orrialde berri.
Ederra izango da paseoa, atsegina eta inspiratzailea irakurketa.
Asteasun antolatutako ibilbidearen inguruko informazio guztia, muskerrarenbidea.eus webgunean. Eta baita albiste honetan ere: Obaban barrena abiatzeko pasealekua sortu dute Bernardo Atxagak, Donostia 2016k eta Asteasuko Udalak.