Carlosi hala iruditzen zitzaion, jendeska haren erresuman ez sartzeagatik sartu zela organizazio armatu batena adolezentzia bukatu orduko. Bere ikastetxeko kideak kanpamenduetara joaten ziren bitartean – fraideekin, noski -, beraiek – itxuraz ikastetxeko bizimodua egin arren beste erresuma aparteko hartan zeuden lau edo bost lagunek – tiro-praktikak egiten zituzten mendian edo Sbinoren klaseetara joaten ziren hipodromo bateko bulegoan egin behar zuten atrako bat prestatzearren. Jakina, berezitasun horrek hegoak jartzen zizkien beraien oin eta bihotzei…

- Argitaletxea: Pamiela
- Hizkuntza: Euskara
- Urtea: 1993
- ISBN: 84-7681-162-X
- Generoa: Nobelak eta narrazioak






























