-
Paradisuaren kanpoko aldeak
“Paradisuaren kanpoko aldeak” aparteko liburua dugu Bernardo Atxagaren lan zabalean, bukaera eta abiapuntu. Liburu berezia da, eta tonu, gai eta forma ugari aurkituko ditu irakurleak haren orrietan: elegia moduko narrazioaren ondoren, ekitaldi publiko bitxi batzuen azalpena; barre eragiten duen poemaren…
-
Paradisua eta katuak
Paradisua eta katuak, lehenengoz eta behin, kontaera bat da. Ez ordea tonu edo forma beti berdinekoa, osagarri baititu hainbat atal berezi: ipuinak, poemak, pasarte komikoak eta gogoetak. Batzuetan, katu kontuak aipatzen dira; bestetan, adineko andre batenak edo zeharo pozik dagoen…
-
Nueva Etiopía
-
Obabakoak
“Obabakoak” liburua urte askoren emaitza da. Ipuingintzaren tradizio luze eta zabalaren sintesia lortzen du “Obabakoak”ek, Poe-rengandik XX. mendeko azken ipuinlarien lanetaraino: Maupassant, Txekhov, Villiers de L?Isle-Adam, Schowb, eta gertuagoko Waugh, Quiroga, Rulfo, Cortázar, Borges, Singer, Ipar Amerikako ipuin tradizioa, eta…
-
Nevadako egunak
Kronika da hasieran, eta bukaeran nobela. Bere pieza guztiak bereziak dira, baina motiboak eta pertsonaiak, beti berberak. Obabakoak bezain aldakorra da, eta Soinujolearen semea bezain trinkoa. Ez dago orrialde berdinik, ezta orrialde solterik ere. Liburuaren atmosfera nagusia biografiarena da. Bere…
-
Muskerraren bidea
Liburu hau eskuetan hartu eta eman ezazu paseo bat, ezagutu itzazu barrutik Asteasu eta Obaba, Bernardo Atxagaren bi lekuak. Joan zaitez bisitan Juan Bautista Agirre eta Lizarraga jenerala bizi izan ziren etxera, edota Antonio Arrue jaio izan zenera. Irakur itzazu,…
-
Markak. Gernika 1937
Imajina dezagun egoera; pentsa dezagun bonbardatuak, metrailatuak, erreak izan ziren biktimengan, edo kartzelatuak, beren ondasunez desjabetuak, beren hizkuntzan mintzatzeagatik mehatxatuak izan zirenengan -¡Habla en cristiano!-; pentsatu gainera hogeita hamar urte luzez ez zutela gertatutakoa kontatzeko aukerarik izan -nork erre zuen…
-
Lezio berri bat ostrukari buruz
-
Lekuak
Bere izenak adierazten duen bezala, lekuez hitz egiten du liburuak. Egilearen jaioterria ez ezik, Paris, Maroko, Salzburgo eta beste hainbat azaltzen dira bere orrialdeetan. Hala ere, liburuko leku batzuk ez dira geografikoak, edo ez behintzat geografikoak bakarrik. Halaxe gertatzen da…
-
Kilker bat autopistan
Maite Artolak zuzendutako Faktoria irratsaiorako prestatutako gogoetak jaso dira liburu honetan, 2016ko udazkenean hasi eta 2020ko udara arte mikrofonoaren aurrean adierazitakoak. Irratirako pentsatuak izan zirenez, ahozkoaren kutsua dute, baina pausoz pauso garatutako saiakera baten gisa aurkezten dira hemen, egileak berridatzita…