‘Zazpi etxe Frantzian’ serbieraz, Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpen Saria

 Zazpi Etxe Frantzian eleberriari egin zaion serbierazko itzulpenak Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpen Saria jaso du aurten. Joan den astean Bilbon egindako ekitaldi batean jakinarazi zen saria, Biljana Isailović itzultzailea eta Bernardo Atxaga bera bertan zirela.

Ekitaldian Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza sailburuak, Irene Larraza Etxepare Institutuko zuzendariak, eta Jokin Gorriti Laboral Kutxakoek parte hartu zuten. Bernardo Atxaga ere izan zen hizlari, Isailović itzultzailearkein batera, eta editore serbiarra ere etorri da, Dejan Matić, Treći Trg argitalatexearentzat ere izan baitzen aipamenik sarian.  Sedam kuća u Francuskoj da Zazpi etxe Frantzian serbieraz.

Sariak 6.000 euroko zuzkidura du, itzultzailearen eta argitaletxearen artean erdibana banatzen dena. Horrez gain, obra sustatzeko 3.000 eurorainoko laguntza gehigarria jasotzeko aukera du Treći Trg-ek.

Biljana Isailovićen argazkia: Mitxi Calvo, Etxepare Euskal Institutua.