Albisteak
-
Elkarrizketa Bernardo Atxagari “Financial Times” egunkarian
Financial Times egunkariak elkarrizketa zabala egin dio Bernardo Atxaga idazleari Zalduondoko bere etxean. Hizkuntzaz, idazlearen lanaz eta Euskal Herriaz jardun dute elkarrizketan zehar.

-
“Soinujolearen semea” antzezlan bihurtuta
Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea eleberriaren antzerki moldaketa aste honetan iritsiko da taula gainera Ttanttaka Teatroa konpainiaren eskutik. Atzo egin zen prentsa aurreko aurkezpena, eta bihar (urriak 18) estreinatuko da Bilboko Arriaga Antzokian. Ondoren Gasteizen eta Donostian ere ikusi ahal izango da, euskarazko eta gaztelaniazko emanaldietan.

-
“Seven Houses in France” eleberriak arrakasta Estatu Batuetan
Duela egun batzuk aurreratu genuen bezala, irailetik kalean da “Zazpi etxe Frantzian” eleberriaren ingelesezko azkenengo edizioa. Oso harrera ona gauzatzen ari da, gainera, Estatu Batuetan.

-
“Seven Houses in France” eleberriak harrera beroa AEBetan
Iraila hasieratik kalean da “Zazpi etxe Frantzian” eleberriaren azkenengo edizioa, Graywolf argitaletxeak Estatu Batuetan atera berri duena. Argitalpenaren unetik harrera ezin hobea jasotzen ari da.

-
Zazpi Etxe Frantzian liburuaren kritika aurreratu du Ameriketako Estatu Batuetako Publishers Weekly aldizkariak
Atxagaren “Seven Houses in France” eleberria mintzagai izan da Publishers Review aldizkarian.

-
Edinburgh World Writers Conference 2012, abuztuaren 17tik 21era
Edinburgon (Eskozia) urtero antolatzen den Nazioarteko Literatur Jaialdiaren barruan, aurtengoan idazleen arteko bilkura ere antolatu dute (Edinburgh World Writers’ Conference). Mundu osoko 50 idazle elkartuko dira, Literaturaren egoeraz eta garrantziaz gogoeta egin eta gizartearen aurrean gai horietaz jarduteko. Bernardo Atxaga izango da nazioarteko bilkura handi honetara euskaldunon ahotsa eramango duena.

-
Atxaga hizlari Oxforden, euskal gaien inguruko jardunaldietan
XV Forum for Iberian Studies jardunaldien harira, euskara eta euskal gaiek leku berezia hartuko dute bihar hasi eta ekainak 22an bitartean Oxfordeko unibertsitate entzutetsuan. Guztira, hemezortzi euskal hizlari izango dira bertan, haietako hamaseik gainera euskal gaiak izango dituzte hizpide eta sei euskaraz arituko dira. Euren artean izango da Bernardo Atxaga idazlea.

-
Elkarrizketa Bernardo Atxagari “Words without Borders” aldizkarian
Words without Borders aldizkari digitalak elkarrizketa egin dio Bernardo Atxagari. Gaztaroko oroitzapenetatik hasita, bere ibilbidearen errepasoa egin du idazleak.

-
Atxagaren lana mintzagai Japoniako “Mainichi” egunkarian
Nami Kaneko japoniar euskaldunak artikulua idatzi du Atxagaren lanaren inguruan Japoniako hedabide nagusienetako batean, Mainichi Shimbun egunkarian. Nami Kaneko berak bidali digu artikuluaren kopia. Hona hemen.
-
Atxagaren “Seven Houses in France” eleberria, urteko itzulpenik onenen zerrendan Erresuma Batuan
Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian liburuaren ingelesezko itzulpena (“Seven Houses in France”) Oxford Weidenfeld Translation Prize sariketako finalisten artean sartu da. Azken urtean zehar ingelesera egindako itzulpen lanik onenak saritzen ditu. Beste 5 lanekin batera, Margaret Jull Costak egindako itzulpen bikaina dago hautagaien artean.
