Albisteak
-
“1937 Bizitzak eta bonbak” liburuaren aurkezpena
Aste honetan argitaratu eta aurkeztuko da Bernardo Atxaga idazlearen azkenengo lana. “1937 bizitzak eta bonbak” izenburupean, 4 idazleren beste hainbat kontakizun biltzen ditu, guztiak ere 1937ko gerra garaian kokatutakoak. Atzo, apirilak 25, Gernikan aurkeztu zen eta bihar, apirilak 27, Eibarren.

-
Bernardo Atxaga Bilboko “Gutun Zuria” jaialdian
Bernardo Atxaga Bilbon izango da asteburu honetan, Alhondigan antolatu den Gutun Zuria Bilboko nazioarteko letren jaialdiaren barruan. Gutun Zuria Jaialdia letren munduko pertsonaia garrantzitsuenen topagunea da, eta Bilbo urteroko nazioarteko erreferentzia bihurtu nahi du. Hauxe du bere V. edizioa.

-
Bernardo Atxagak aurrera “Shadow” Independent Foreign Fiction Prize sarian
Bernardo Atxagak aurrera egin du “Shadow” Independent Foreign Fiction Prize sarian, eta ingelesera itzulitako bere azken nobela, “Seven Houses in France”, azken sei finalisten artean dago jadanik.

-
Atxagaren itzulpenen inguruko doktore-tesia egin du Elizabete Manterolak
Elizabete Manterola Agirrezabalaga ikerlariak tesia argitarau du: “Euskal literatura beste hizkuntza batzuetara itzulia. Bernardo Atxagaren lanen itzulpen moten arteko alderaketa”. Euskal literatura itzulia izan du ikerketagai Manterolak eta, bereziki, Bernardo Atxagaren lanak nola itzuli diren aztertu du.

-
Bilbo eta Bernardo Atxaga, France Culture katearen erreportaje batean
Bernardo Atxaga eta Bilbo protagonista izango dira aste honetan France Culture kateak emango duen erreportaje batean: “Renaître à Bilbao, l’itinéraire de Bernardo”. Soinu ibilbide bat izango da, Bernardo Atxaga eta Bilbo hobeto ezagutzeko lagunduko diguna: poesia, abestiak, testuak,… Christine Diger-ek zuzendutako erreportajea da eta aste honetan bi aldiz emango du France Culture kateak, astearte eta…

-
Bernardo Atxaga Madrilen, bi ekitalditan
Bernardo Atxaga Madrilen izango da aste honetan. Ostegun eta ostiralean antolatuko diren 2 ekitalditan hartuko du parte, lehenengoan Jabier Mugurazarekin batera eta bigarrenean Etxepare Institutuak antolatutako ekitaldi batean.

-
Atxagaren “Seven Houses in France” eleberria, 2011ko atzerriko liburu onenen zerrendan Erresuma Batuan
Gaur jakinarazi dira 2012. urteko “Independent Foreign Fiction Prize” sariketako 15 finalistak. The Independent egunkariak urtero antolatzen duen sariketa da, nazioartean zeresan handia sortzen duena, eta urtean zehar Erresuma Batuan argitaratu diren atzerriko libururik onenak saritzen ditu. Finalisten artean Bernardo Atxagaren “Seven houses in France” eleberria dago aurtengoan.

-
“Mémoires d’une vache” berrargitaratu da
Lehenago ere Frantzian salgai zegoen arren, joan den urtarrilean berriro argitaratu da “Mémoires d’une vache” (“Behi euskaldun baten memoriak”) frantsesez.

-
Atxagaren “Borrokaria” liburua argitaratu du Etxepare Institutuak
Etxepare Euskal Institutuak bi liburu berri argitaratu ditu. Tartean, Bernardo Atxagaren azken lana “Borrokaria”, hiru hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz (“El luchador”) eta ingelesez (“The fighter”).

-
Bernardo Atxaga “Cuadernos de Narrativa” bilduman
“Cuadernos de Narrativa” liburu-bildumaren azken aleak Bernardo Atxagaren literatura du ardatz. 2009ko “Grand Séminaire de Neuchâtel. Coloquio Internacional Bernardo Atxaga” delakoan izandako hitzaldi eta ponentzien bilduma da. Neuchâteleko (Suitza) Unibertsitatean izan zen Jardunaldia, 2009ko martxoaren 23, 24 eta 25 bitartean. Irene Andres-Suárez eta Antonio Rivas Bonillo dira egileak.
