Albisteak
-
Obabakoak argitaratu da Korean
Pasa den abuztuan ikusi du argia Obabakoak eleberriaren azken edizioak. Oraingoan korearrez argitaratu da.

-
Frantziako Page des Libraires aldizkarian Bernardo Atxaga aipagai
Frantziako Page des Libraires aldizkarian Bernardo Atxaga eta bere “Zazpi etxe Frantzian” eleberria aipatu berri dute.

-
Juan Carlos Eguillor ilustratzaileari omenaldia
Joan zen maiatzaren 25ean omenaldi beroa egin zitzaion Juan Carlos Eguillor (1947-2011) ilustratzaileari Bilboko Alhondigan. Bertan izan ziren Javier Gurrutxaga, Bernardo Atxaga, Elena Santonja eta Borja Cobeaga. Bideoa duzue hemen.
-
Liberation egunkaria “Sept maisons en France” eleberriaz mintzo
Atxagaren azken eleberria, “Sept maisons en France”, mintzagai izan da Liberation egunkarian.

-
Atxagari elkarrizketa Kanadako CBC Irratian
Bernardo Atxaga CBC irratian izan zen, Eleanor Wachtel idazle ezagunak gidatzen duen “Writers & Company” saioan. Elkarrizketa sarean entzun daiteke.

-
Bernardo Atxagak jaso du Carlton-Argital saria
Bilboko Carlton Hotelean banatu ziren Carlton Argital sariketa 4. edizioko sariak. Idazle eta argitaletxeen lana saritzeko sortu ziren eta aurtengo saridunen artean Bernardo Atxaga izan da.

-
Bernardo Atxagak “Xola eta Ameriketako izeba” kaleratu du
Bernardo Atxagak Xola txakurraren laugarren abentura plazaratu du, “Xola eta Ameriketako izeba”. Kontakizun errealista eta didaktikoa. Aurrekoak bezala, Mikel Valverde marrazkilariaren ilustrazio ederrekin.

-
“Zazpi etxe Frantzian” argitaratu da frantsesez
Joan zen astean aurkeztu zen “Zazpi etxe Frantzian” eleberriaren azken edizioa, oraingoa frantsesez.

-
Erlea aldizkariaren 4. alea aurkeztuko da Bilbon
Bihar, ostirala, ERLEA aldizkariaren 4. alea aurkeztuko da Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Ekitaldia 11:30etan hasiko da.

-
Atxagari elkarrizketa Sudouest egunkarian
Bernardo Atxaga Daxen (Frantzia) izan zen joan zen astean “rencontre” batean. Hori dela eta, elkarrizketa egin zioten Sudouest egunkarian.
