Albisteak
-
Zilarrezko Euskadi Saria Bernardo Atxagarenzat
Asteasuko idazleak irabazi du Donostian egindako azokako Zilarrezko Euskadi Saria, euskarazko atalean, Zazpi etxe Frantzian liburuagatik.

-
“Writing Europe” Bostonen
Bostongo Unibertsitateko (BU) IHS institutuak antolatuta (Institute for Human Sciences), Europako idazle eta artisten inguruko jaialdiak antolatuko dira 2009ko udaberrian zehar. Gaur, maiatzak 4, Bernardo Atxagak emango du hitzaldia Bostonen.

-
Bernardo Atxaga “PEN World Voices” jaialdian
Bernardo Atxaga New Yorken izango da apirila bukaeran PEN clubak antolatutako Nazioarteko Literatura Jaialdian, PEN World Voices. Astebete iraungo duen jaialdi honetan mundu guztiko 160 idazle bilduko dira, besteak beste, Paul Auster amerikarra eta Antonio Tabucchi italiarra. Bernardo Atxagak eramango du Euskal Herriaren lekukotasuna New York aldera.

-
Aurtengo Neuchâteleko (Suitza) mintegia Atxagaren lanari dedikatuta egongo da
Martxoaren 23tik aurrera izango da Grand Séminaire de Neuchâtel delakoa. Aurtengo edizioan Bernardo Atxagaren lana izango da aztergai. Bertan izango da euskal idazlea, bere lana aztertu duten beste hamaika aditurekin batera.

-
“Zazpi etxe Frantzian” liburuaren aurkezpena Iruñean
Martxoaren 16an aurkeztuko da jende aurrean Atxagaren azkenengo eleberria, “Zazpi etxe Frantzian”. Iruñean izango da, Civican, arratsaldeko 7.30etan.

-
“Zazpi etxe Frantzian”
Gaur goizean aurkeztu da Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean Bernardo Atxagaren nobela berria: Zazpi etxe Frantzian.

-
New York Times
Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea (“The accordionist’s son” bere ibilbidea egiten ari da Ameriketako Estatu Batuetan. Orain dela egun batzuk iruzkina eta eleberriaren lehenengo kapitulua argitaratu ditu New York Times egunkariak.

-
Gutun Zuria Jaialdia Bilbon
Bilboko Alhondigak antolatuta “Gutun Zuria” jaildia izango da Bilbon aste honetan. Otsailaren 3tik 7ra bitartean hainbat idazleren hitzez gozatzeko aukera izango dugu, besteak beste: Jorge Semprún, Mariasun Landa, Arcadi Espada edo Bernardo Atxaga.

-
“Soinujolearen semea” suedieraz: “Dragspelarens Son”
“Soinujolearen semea” eleberriak beste itzulpen baten jaiotza ikusi du, suedierazko “Dragspelarens Son” (Bonniers Forlag, 2008). Suedia aldetik iritsi diren lehenengo kritikak ere oso onak izan dira.

-
Exposición “Ikuspegi goxoak”
Durante estos próximo días se podrá visitar en Bilbao la exposición “Ikuspegi goxoak”, donde se muestran fotografías de la artista Gabrielle Duplantier junto con textos del escritor Bernardo Atxaga. En FNAC hasta finales de enero.
