Albisteak
-
“Ikuspegi goxoak” erakusketa
Bilbon dago ikusgai “Ikuspegi goxoak” erakusketa. Gabrielle Duplantier argazkilariaren lana eta Bernardo Atxagaren poemak elkarri eskua emanda. Urtarrilaren amaierara arte izango da ikusgai, Bilboko FNAC dendan.

-
After Shocks: The Poetry of Recovery for Life-Shattering Events
Orain dela aste batzuk aipatu genuen bezala, kalean da “After Shocks: The Poetry of Recovery” bilduma, tartean Atxagaren poema batekin.

-
Mahai-ingurua Madrilen: “Conocer las culturas de España”
Bernardo Atxaga Madrilen izango da aste honetan, Ateneoan antolatutako mahai-inguru batean parte hartzen. Izenburua: “Conocer las culturas de España”.

-
Bernardo Atxaga “Lettres du monde” jaialdian
Bernardo Atxaga Bordelen (Frantzia) izango da datozen egunotan. Lettres du monde jaialdiaren barruan hainbat ekitaldi antolatzen dituzte urtero munduko literaturak eta kulturak ezagutzeko eta aurtengoan Atxagak 4 ekitalditan hartuko du parte.

-
Madrilgo Arabiar Etxean hizketaldia
Bernardo Atxaga Madrilen izango da bihar arratsaldean (asteartea) Madrilgo Arabiar Etxeak antolatutako mahai-inguru batean. Atxagak eta Milton Hatoum brasildarrak kultur identitateaz eta literaturaz jardungo dute.

-
Xolaren ibilerak, Frantzian eta Italian
Xola txakurraren abenturen beste zenbait itzulpen eta argitalpen kaleratu dira azken asteotan: frantsesez, italieraz (audioliburua) eta gaztelaniazko berrargitalpena.

-
Obabakoak galizieraz
Faktoria K de Libros argitaletxearen eskutik argitaratu da Obabakoak liburuaren galizierazko itzulpena. Soinujolearen semea nobelarekin batera, horiexek dira estaduko lau hizkuntzetan atera diren literatura-liburu bakarrak.

-
Bernardo Atxaga Mantuako Liburu Jaialdian
Gaurtik eta igandera bitartean, Bernardo Atxaga Mantuako Liburu Jaialdian izango da, Italian.

-
Atxaga Edinburgoko Nazioarteko Jaialdian
Bernardo Atxagak “Soinujolearen semea” eleberriaren ingelesezko bertsioa aurkeztu du Edinburgoko Liburu Jaialdian.

-
Volcanos of Nevada
Gure izebei, eta gure amei berdin, izugarri gustatzen zitzaizkien Mugatseko festa haiek, zeren, umetan entzundakoa zehatz aipatuz, “mandioaren egurrezko zorua gora eta behera hasten baita dantzan saltoka dabilen jendearekin, eta hain gazte ez garenok ere arin ibiltzeko modua izaten baitugu”….