Albisteak

  • Barack Obama berriro

    Bera ere lehengoa zen, eta aritu ere ohi bezala aritu zen, bere alkandora zuriarekin eta bere traje distira dotorekoarekin, biyyotzak ronpiduten. Aretoan, Unibertsitateko Wolf Pack eskubaloi talde femeninoaren kirol pabiloian, sentitu egiten ziren beraganako sinpatia eta errespetua, eta ikusi ere…


  • Hillary Clinton

    Zirrikitu baten bila, jende multzoaren ertzera jo genuen aurrena, pertsona urrituentzako esparru bereziaren atze aldera; han ordea traba egiten genien gurpil-aulkietan iristen zirenei, eta ekitaldirako korua osatzen zuten militanteen taulaturantz mugitu ginen. “Nahi baduzue, igo”, esan zigun antolamendu lanetan zebilen…


  • Bernardo Atxagak irabazi du aurtengo Grinzane Cavour Saria

    Bernardo Atxagak idatzi du 2008ko Grinzane Cavour saria. “Soinujolearen semea” (Il libro di mio fratello) liburuagatik jaso du saria. Italiako saririk ezagunenetakoa da.


  • Barack Obama

    Ilunpean, zeren ilunak izaten baitira kasinoen barruak, lanpara dotore bezain makalek doi argitutakoak, dirdai egiten zuten makina txanpon-jale biziki koloreztatuek; makinen aurrean, baina tristeago, kezkatuago, errainuen pare, jokalariek bururik altxa gabe eragiten zieten fortunaren hamaika gurpilei, eta muzintsu ziruditen kanpoko…


  • “The Accordionist’s Son” (UK)

    Oraintsuan argitaratu da Britainia Handian “The Accordionist’s Son” (Soinujolearen semea). Orain arte izan duen harrera oso ona izan da.


  • Leviatan

    LEVIATAN I Jim Jerry eta Earl Mayes 3. gradukotzat jotzen dira, eta beraz delitua errepikatzeko arriskurik larriena dute, poliziaren arabera. Ez daukate zorrik sexu gaizkileen aurkako legeekin, eta polizia ez dabil haien atzetik. Askatasun zainduan daude eta langabezian daude, Regional…


  • Munstroak

    I I Carson Cityra joan ginen, ospea baitu hango Halloween jaiak, eta hain zuzen ere gala beltzez jantzita aurkitu genuen Nevadako hiriburu txikia. Etxeen aurreko lorategiak kanposantu bihurturik zeuden, gezurretako hilobiekin eta zein baino zein nazkagarriagoak ziren instalazioekin. Batean, leporaino…


  • Astoa eta Euskal Hiria

    Edward Lear-ek zioena egia bada, alegia ez dagoela izena jartzea baino ekintza poetiko zailagorik, ez zen gutxi nik egindakoa, eta poztu egin nintzen astook ohi dugun moduan, eta bizpahiru saltotxo ere eman nituen bide zidorrean; geroxeago, ordea, zalantza sortu zitzaidan…


  • “Debout dans Babel”, Europarrak eta hizkuntzak

    Ons Erfdeel argitaletxe nederlandarrak liburu bat kaleratu du Europako hizkuntzen inguruan. Hamasei hizkuntzatan idazten duten hamasei idazleren hitzak bildu dira, tartean Atxaga eta euskara.


  • Bi gau amerikar

    King Kongek badaki zer den gogorkeria, suge erraldoia eta dinosauro ankerra ez ezik hainbat gizon hil baititu irlan eta hainbat neskatila bahitu urterik urte; baina oihanetik kanpo ez du ezer ulertzen. Harrigarria egiten zaio paparreko odola, ez baitaki zer diren…