Albisteak
-
Udako Ikastaroetan emandako hitzaldia sarean irakurgai
Bernardo Atxagak ekainean Udako Ikastaroetan egindako sarrera-hitzaldia sarean kontsultatu daiteke gaurtik aurrera, webgune honetan bertan, Testuak atalean: Otra mirada.

-
Texaco gasolindegia (eta III): bigarren oroitzapena
“Aurreneko tartea, nonbait, garai bateko tren txikiaren bidetik egin behar zuen, eta handixe abiatu zen. Bigarren tunelera iritsi zenean, oso tunel estua eta luzea, pausoak entzun zituen, kontrako norabidean zetorren norbaitenak. Izan ere, pausoak asko entzuten dira tunel horietan, erresonantziagatik…
-
“Racconti di montagna” (Einaudi, 2007)
Einaudi argitaletxe italiarrak “Racconti di montagna” (Mendiko ipuinak) bilduma kaleratu du. Hainbat idazleren testuak biltzen dira bertan, tartean Bernardo Atxagaren ipuin bat.

-
Texaco gasolindegia (II): Oroitzapen bat
“Kalte handiak egiten ari zen hartza -jarraitu zuen gizonak-, eta taldeak osatu eta haren bila abiatu ginen gutxienez hogeita hamar gizon, nor bere eskopetarekin eta postako kartutxoekin. Astebete egin genuen basoz baso, eta batzuetan haren oinatzak aurkitzen genituen, edota haren…
-
Texaco gasolindegia (I): Iragarpena kanpusari 2007ko irailaren 12an
Unibertsitateko Poliziak jakinarazi nahi dizu bi hartz ikusi dituztela kanpusean 2007ko irailaren 12ko goiz orduetan. Azken adierazpenaren arabera, hartz bat ibili da Virginia kaleko Texaco gasolindegiaren inguruan goizeko zazpiak hogei gutxi aldera. Horrelako animaliarik ikusten baduzu, otoi EZ HURBILDU. Deitu…
-
Bihotz oneko bi astotxo
Bihotz oneko bi astotxo (Bilbo, 1972) Ekonomia ikasketetako laugarren urtea ez zen bigarrena edo hirugarrena bezain zaila, baina, halere, Econometria eta Hacienda gaiengatik batez ere, denbora asko eskatzen zigun. Ikasi beharrekoak gogoan, Antton Soroa izeneko kide bat eta biok zalantzan…
-
Reno, munduko hiri txikirik handiena
Bizitza antolatzeko orduan, 80. autobidea eta 395a dira hiriaren ardatz, eta baita azken honekin ia paraleloan doan Virginia kale luzea ere, bost milia edo izan behar dituena. Lehenengo begiratuan, aireportutik unibertsitatera zoazela, supermerkatu, mall eta era guztietako denden kopuru izugarri…

-
“Soinujolearen semea” eleberria danieraz argitaratu da
Frankfurteko Liburu Azokarekin batera kaleratu da, Samleren argitaletxearen eskutik, “Soinujolearen semea” liburuaren danierazko bertsioa.

-
Robinson Crusoek ez zukeen nobelarik idatziko
Gogorra den-dena uharte desertuan, eta ezer baino gogorragoa, Robinson Crusoek berak aitortzen duenez, nahitaezko isiltasuna, inorekin hitz egin ezina. Baditu bi katu eta zakur bat, bera bezala naufragiotik salbu atera direnak, eta haiek zerbait esatea nahi luke; baina, zoritxarrez, ezinezkoa…
-
“Astakiloen abenturak” Berriaren eskutik
Gaur hasita, Atxagaren “Astakiloen abenturak” ipuin bilduma banatuko da BERRIArekin. Bernardo Atxagaren ipuinak dira, Jokin Mitxelenaren marrazkiekin. Orain dela 20 urte, 1987an, argitaratutako “Flannery eta bere astokiloak” bildumaren argitalpen berritua da.
