Atxaga Edinburgoko Nazioarteko Jaialdian
2008-09-02 ¦ Hitzaldiak
Bernardo Atxagak "Soinujolearen semea" eleberriaren ingelesezko bertsioa aurkeztu du Edinburgoko Liburu Jaialdian.
Bernardo Atxaga Edinburgoko Jaialdian (Edinburgh International Book Festival) izan da abuztuan. Liburu azoka 1983. urtean sortu zen eta Charlotte Square-n antolatzen da urtero, Eskoziako hiruburuan. Bere sorreratik etengabe hazi da eta nazioarteko jaialdi handienetako bihurtu da. Antolatzaileen esanetan, "the largest festival of its kind in the world" omen da Edinburgh Festival hau.
Bernardo Atxagak "Soinujolearen semea" eleberriaren ingelesezko bertsioa aurkeztu du jaialdian. Urte honen hasieran kaleratu dute Soinujolearen semea bere eleberriaren ingelesezko bertsioa (The Accordionist's Son), eta hura aurkezteko gonbidatu zuten Edinburgora.
Hirugarren aldia izan du Atxagak Eskoziako jaialdian, oraingoan Emilio Calderon idazle espainiarrarekin batera, eta nabarmen geratu da eskoziar askok apaletan tokia egin dietela Atxagaren lanei. Idazleak erakarrita, bete egin zen aretoa.
Informazio gehiago Berrian argitaratutako artikuluan, Edinburgo ere badu leku.