Albisteak
"Mo - Behi euskadun baten memoriak" erakusketa
2025-03-13 ¦ Albisteak
"Mo - Behi euskadun baten memoriak" izeneko erakusketa didaktikoa ireki dute Nafarroako Liburutegian (Iruñea), eta maiatzaren 10a arte egongo da bertan. Bernardo Atxagaren liburua eta pertsonaia, Mo behia, dira protagonistak.

"Behi euskaldun baten memoriak", Iranen saritua
2025-03-12 ¦ Albisteak
Bernardo Atxagaren "Behi euskaldun baten memoriak" liburuaren persierazko itzulpenak saria jaso du Iranen. 2023-24 urteetako hiru liburu hautatuetako bat izan da Irango Haurren Liburuen Batzordearentzat.

Gaztetxoen literaturaz Gonagorri podkastean
2025-01-09 ¦ Albisteak
Gonagorri
Naiz Irratiaren laguntzarekin Galtzagorri Elkarteak ekoizten duen podkasta da, eta bertan izan da Bernardo Atxaga, bere lumatik sortutako haur eta gaztetxoentzako lanak komentatzen.

Arte Ederren Merezimenduaren Urrezko Domina Bernardo Atxagarentzat
2024-12-24 ¦ Albisteak
Bernardo Atxagak Arte Ederren Merezimenduaren Urrezko Domina jaso du. Espainiako Ministerioak ematen duen domina 38 pertsona eta entitatek jaso dute 2024ko aldi honetan.

Nobela idazten ari dela aurreratu du Atxagak '11 entzuteko' saioan
2024-12-21 ¦ Albisteak
ETB1eko 11 entzuteko
telebista saioan elkarrizketatu dute Bernardo Atxaga aste honetan. Klaudio Landarekin solasean, besteak beste aurreratu digu nobela bat idazten ari dela, 2025ean bukatu nahi duena.

Mexikoko 2024ko Guadalajarako Liburu Azokan
2024-12-12 ¦ Albisteak
Lau egun egin berri ditu Bernardo Atxagak Guadalajarako Liburu Azokan, Mexikon. Pare bat hitzaldi eman zituen azokan eta bai hirian. Azokatik kanpo, zehazki, “Preparatoria 18” ikastetxeko ikasleekin izan zen topaketa batean.

Muskerraren Eguna 2024
2024-12-03 ¦ Albisteak
Urteko sasoi honetan egin ohi dute Asteasun Muskerraren eguna
, "Obabakoak" obra omentzen duen eguna. 2024koa egin berri da, eta han izan zen Bernardo Atxaga, gidari lanetan Muskerraren bidean
.

Etiopia, berrargitalpena
2024-11-17 ¦ Albisteak
1978an kaleratu zuen Etiopia Bernardo Atxagak, Pott Liburutegia sailaren barruan. Ia 50ren buruan, Erein argitaletxeak berrargitaratu du poema-liburu ezaguna.

Dublingo Nazioarteko Literatura Jaialdian izan da Atxaga
2024-05-21 ¦ Albisteak
Egun hauetan Bernardo Atxaga Dublinen izan da bertako da Nazioarteko Literatura Jaialdian. Besteak beste, dialogo batean hartu zuen parte Tadhg Mac Dhonnagáin editore eta irlanderazko idazkearekin. Bi hizkuntza gutxituren ikuspegia eman zuten, moderatzaile Deirdre Kelly aritu zelarik, International Journal of Iberian Studies aldizkariko editorea.

Atxaga Florentziako Liburu Azokan izan da
2024-03-18 ¦ Albisteak
Bernardo Atxaga Florentziako "Salone Testo" jaialdian izan zen otsailean.
