« Itzuli albistegira

Mexikoko 2024ko Guadalajarako Liburu Azokan

2024-12-12  ¦  Albisteak

Lau egun egin berri ditu Bernardo Atxagak Guadalajarako Liburu Azokan, Mexikon. Pare bat hitzaldi eman zituen azokan eta bai hirian. Azokatik kanpo, zehazki, “Preparatoria 18” ikastetxeko ikasleekin izan zen topaketa batean.

Mexikoko 2024ko Guadalajarako Liburu Azokan

Azokako hitzaldiari Paraísos personales goiburua jarri zioten, eta hartan Julieta Valero idazle espainiarrarekin izan zen. Gaiarekin lotuta, Paradisuaren kanpoko aldeak liburuaz jardun zuen Atxagak, gaztelerazko 'Exteriores del Paraíso" edizioaren pasarteak irakurtzen.

Ohartxo batzuk ere bidali dizkigu Atxagak Guadalajaran bizitakoa aipatuz:

Xuan Bello (“Historia Universal de Paniceiros”) eta Gabi Martínez (Liternatura) idazleekin egon nintzen. Josep Ballester poetarekin Fondo de Cultura Económica editorialeko gunean egokitu nintzen, gaur egun Paco Ignacio Taibo Bigarrenak zuzentzen duen etxe horretan argitaratu ziren, Juan Villorok itzulita, Georg Lichtenberg-en aforismoak. Haietako bat: “Ez dakit zer emango nukeen paradisuaren bataz-besteko tenperatura jakiteagatik”.

Xuan Bello (“Historia Universal de Paniceiros”) eta Gabi Martínez (Liternatura) idazleekin.