Arte Ederren Merezimenduaren Urrezko Domina Bernardo Atxagarentzat
2024-12-24 ¦ Albisteak
Bernardo Atxagak Arte Ederren Merezimenduaren Urrezko Domina jaso du. Espainiako Ministerioak ematen duen domina 38 pertsona eta entitatek jaso dute 2024ko aldi honetan.
Ministerioaren sari honek ohoratzen ditu sorkuntza artistiko eta kulturalean lagundu duten pertsona eta erakundeak.
2024ko zerrendan domina jaso dute, Atxagaz gain eta literaturaren alorrean, Elvira Lindo idazle eta kazetariak, eta Antònia Vicens, Eva Baltasar eta Angelina Muñiz-Huberman olerkariek. Ministerioak omendu nahi izan dituen beste batzuk dira, komikiaren alorrean, Bartzelonako Manga saloia, José Mercé eta Los Planetas taldea musikan, eta antzezpenaren munduan, Carmen Machi, Eduard Fernández, eta Josep María Pou aktoreak, besteak beste.
Domina jaso dutenen zerrenda osoa Kultura Ministerioaren oharrean. (ohar beretik hartu dugu dominaren argazkia).