« Itzuli albistegira

"Mo - Behi euskadun baten memoriak" erakusketa

2025-03-13  ¦  Albisteak

"Mo - Behi euskadun baten memoriak" izeneko erakusketa didaktikoa ireki dute Nafarroako Liburutegian (Iruņea), eta maiatzaren 10a arte egongo da bertan. Bernardo Atxagaren liburua eta pertsonaia, Mo behia, dira protagonistak.

Erakusketa panelek, testuek, landa eremuko tresnek eta pankarta ezberdinek osatzen dute, proiekzioez eta multimedia materialaz gain, eta Bernardo Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak liburuan eta Pello Varela gidoilariaren eta Juan Suarez marrazkilariaren MO eleberri grafikoan oinarritzen da.

Atxagaren liburua gazte literaturaren klasiko bat da, non protagonista behi gazte bat den, Mo, eta, edozein nerabek bezala, oinarrizko galdera existentzial eta ezinbestekoei aurre egin beharko dien.

Bigarren Hezkuntzako irakasleek landutako proposamen didaktikoa da, eta DBH, Batxilergo eta euskaltegietako ikasleen bisitak hartzeko prest dago. Bisita gidatuetarako, idatzi Liburuak@karrikiri.eus helbidera. Bestelakoan bisitatzeko, Nafarroako Liburutegira jo.

Karrikiri Elkarteak eta Pamiela Argitaletxeak sortu dute erakusketa Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuarekin lankidetzan. Nafarroako Liburutegiko egonaldiaz gain, maiatzetik aurrera, Nafarroako beste liburutegi publiko batzuetara joango da erakusketa.