"Behi euskaldun baten memoriak", Iranen saritua
2025-03-12 ¦ Albisteak
Bernardo Atxagaren "Behi euskaldun baten memoriak" liburuaren persierazko itzulpenak saria jaso du Iranen. 2023-24 urteetako hiru liburu hautatuetako bat izan da Irango Haurren Liburuen Batzordearentzat.

Alireza Shafiee-Nasab itzultzaileak jaso zuen duela egun batzuk Teheranen aipamenaren saria. Behi euskaldun baten memoriak itzultzeaz gain berak eraman zuen bere garaian Obabakoak persierara.
Mok, behi euskaldun ezagunak, bide luzea egin du jada hainbat itzulpenetan, bere barneko ahotsa aurkitu zuen egunetik. Ikus zenbat itzulpen izan dituen dagoeneko lan honek.
Afaringen argitaldari irandarraren eskutik kaleratu zen liburu hau farsiz edo persieraz 2023an.