Albisteak
Albiste berriagoak »Farsieraz, bigarren aldiz
2024-01-04 ¦ Albisteak
Persiera edo farsi hizkuntzan, Irango hizkuntzan, bigarren aldiz itzuli dute Bernardo Atxagaren lan bat. Obabakoak izan zen lehen farsierazko itzulpena, eta itzultzaile berak, Alireza Shafiee-Nasab-ek itzuli du Behi Euskaldun Baten Memoriak.

Atxagaren liburu berria: 'Paradisuaren kanpoko aldeak'
2023-11-08 ¦ Albisteak
Bere ibilbide literarioan zehar idatzitako hainbat testu, poema eta ipuin bildu ditu Bernardo Atxagak «Paradisuaren kanpoko aldeak» bere liburu berrian. Euskaraz Pamielak argitaratu da, baina gazteleraz, galegoz eta katalanez ere ikusi ditu edizioak jada lan berriak.

Ostana saria jaso du Atxagak Italian
2023-07-20 ¦ Albisteak
Ostana sariak Italian ematen dituzte urtero hizkuntza gutxituetako literatura eta sorkuntza saritzeko. 2023ko Nazioarteko Saria Bernardo Atxagak jaso du. Ekain amaieran han izan zen Atxaga Ostanan (herri txiki bat eta tokiaren izena dute sariek), sarien ekitaldian.

'Holaxe bizi da Xola' argitaratu eta aurkeztu da
2023-05-18 ¦ Albisteak
Aste honetan aurkeztu da Donostian Holaxe bizi da Xola
. Uxue Razquin editorea, Mikel Valverde ilustratzailea eta Bernardo Atxaga bera izan ziren bertan. Urteetan argitarturiko Xola txakurraren haurrentzako 5 liburuak azal gogorreko edizio batean batu ditu Ereinek edizio honetan.

Xola guztiak, ale bakarrean
2023-05-10 ¦ Albisteak
Holaxe bizi da Xola azal gogorreko liburua argitaratu du Ereinek. 1995 eta 2015 artean Atxagak Xolaren abenturekin osatutako bost liburuak bat eginda daude edizio berri honetan. Aurkezpena egingo da datorren asteartean, maiatzak 16, Donostiako KMKn, 11:00etan.

Obabakoak (berriro) eta Kilker bat autopistan katalanez
2023-04-05 ¦ Albisteak
Bernardo Atxagaren edizio berriak argitaratu dira martxoan katalanez. Obabakoak berrargitalpena da, noski, baina 2005koa izanik aurrekoa, aipatzekoa da Navonak kaleratu duen bertsio berria. Un grill a l'autopista artikulu bilduma (Folch & Folch ) da beste liburua. Biak Marta Hernández Pibernaten itzulpenak dira.

Bernardo Atxaga gonbidatu du Kubara Casa de las Américas erakundeak
2023-02-18 ¦ Albisteak
Bernardo Atxaga Habanan izango da datorren asteazkenean, otsailak 22, Kubako kultura-erakunde ezagunenetakoa den Casa de las Américas delakoak gonbidatua.

Entzun Adan eta Bizitza asturieraz
2023-02-07 ¦ Albisteak
Miguel Rodríguez Monteavaro idazle asturiarrak Bernardo Atxagaren Adan eta Bizitza poema itzuli du asturierara, eta baita grabatu ere, kolaborazio berezi bat tarteko.

Obabakoak aragoieraz argitaratu dute
2022-12-21 ¦ Albisteak
Obabakoak ipuin bilduma aragoierara itzuli berri dute. Lehen aldia da Bernardo Atxagaren lan bat itzultzen dena hizkuntza honetara, Pirinioetako hizkuntza gutxituetan zaurgarriena.

Xola, munduko haur-liburu onenen artean
2022-12-01 ¦ Albisteak
Shogakukan Japoniako argitaletxe ospetsu bat da, eta aurten bete ditu 100 urte. Mendeurrena ospatzeko, 125 haur-libururekin osatutako kaxa berezi bat argitaratu dute, eta ale horien artean, Bernardo Atxagaren Xola
dago.
