Albisteak
Albiste berriagoak »Munduko Liburuaren Hiriburuan, Guadalajaran (Mexiko)
2022-12-01 ¦ Albisteak
Mexikoko Guadalajaren Munduko Liburuaren Hiriburua deritzon jaialdi literarioa egin ohi dute ("Capital Mundial del Libro"), aurtengo edizioan bertan izan zen Bernardo Atxaga urriaren 23tik 30era, egitarauko zenbait ekintzatan parte hartu zuelarik.

'Etxeak eta Hilobiak' ingelesera itzuli dute 'Water Over Stones' izenburuarekin
2022-10-06 ¦ Albisteak
Bernardo Atxagaren euskarazko Etxeak eta Hilobiak
eleberria ingelesera itzuli dure Thomas Bunstead-ek eta Margaret Jull Costak, "Water Over Stones" izenburuarekin. Bi argitalpen ikusi ditu itzulpenak irailean, bata Erresuma Baturako, eta bestea Estatu Batuetarako.

Bernardo Atxaga Kretan da, grezierazko bere azken itzulpena aurkezteko
2022-06-30 ¦ Albisteak
Bernardo Atxaga Grezian da egunotan, Kreta uharteko Kania hiriko 1. Liburu Jaialdian. Bertan, gaur, ekainak 30, gaueko 22.00etan aurkeztuko du grezieraz argitaratu den bere azken itzulpena, Etxeak eta hilobiak eleberriarena.

Atxaga liburu-sinaketan Madrilgo Liburuaren Azokan
2022-05-26 ¦ Albisteak
Madrilgo El Retiro parkean Madrilgo Liburu Azoka egingo da maiatzaren 27aren eta ekainaren 12aren artean. Bernardo Atxaga han izango da bere liburuan aleak sinatzen ekainaren 3an, 4an eta 5ean.

“Hautsi da Anphora" kontzertu-ikuskizuna
2022-03-07 ¦ Albisteak
Martxoan zehar zenbait ekitaldi egingo dira “Hautsi da Anphora" kontzertu-ikuskizunarenak. Ruper Ordorikaren 1980ko diskoa, Bernardo Atxagaren Etiopia
liburuko poemetan oinarritua, eszenarako berregina. Musikariekin (Ruper & Mugalaris), idazlea bera taula gainean, Bernardo Atxaga.

"Tripas (y corazón) de la escritura", Atxagak maiatzean Galizian emango duen idazketa-tailerra
2022-02-19 ¦ Albisteak
La Plantación izeneko ekimenak antolatuta, "Tripas (y corazón) de la escritura" izeneko tailerra gidatuko du Bernardo Atxagak Sober herrian (Lugo, Galizia).
"Desioa", Ata Pank eta Ate Punky ahate bihurrien bigarren liburua
2021-12-03 ¦ Argitalpenak
Ata Pank eta Ate Punky ahate bikotearen abenturen bigarren atala kaleratu du Bernardo Atxagak, Mikel Valverderen ilustrazioekin. Durangoko azokan izango da salgai, Pamielaren mahaian.

Liber 2021 saria Bernardo Atxagarentzat
2021-09-23 ¦ Sariak
Idazle eta poeta gipuzkoarrak irabazi du aurtengo Liber 2021 saria. Urriaren 12an jasoko du saria editoreen LIBER azokaren ekitaldien barruan.

"Obabakoak", maiatzeko liburu onenen artean Italian
2021-06-02 ¦ Argitalpenak
Italiako aldizkari literario nagusienetako batek, L'indicek, maiatzeko liburu onenen artean zerrendatu du Obabakoak. Udazkenean berrargitaratu zen Obabakoak Italian eta otsailean ere urteko liburu onenen zerrendan sartu zuen La Repubblica egunkariak.

"Soinujolearen semea" Japoniako Itzulpen Onenaren Sarietan izendatua
2021-03-23 ¦ Argitalpenak
Japoniako 7. Itzulpen Onenaren Sarietan finalista geratu da “Soinujolearen semea” (アコーディオン弾きの息子, 2020).
