Entzun Adan eta Bizitza asturieraz
2023-02-07 ¦ Albisteak
Miguel Rodríguez Monteavaro idazle asturiarrak Bernardo Atxagaren Adan eta Bizitza poema itzuli du asturierara, eta baita grabatu ere, kolaborazio berezi bat tarteko.
Adan eta Bizitza poema osorik dago webgune honetan, eta orain asturierazko bertsioa gehitu dugu han, Miguel Rodriguez Monteavaro irakasle eta idazleak prestatua. La vida según Adán da izenburua asturieraz.
Errezitatu eta grabatu ere egin du idazleak, eta hemen duzue. Adi, amaieran, Orión Rodríguez idazlearen semearen interbentzioari.