"Soinujolearen semea" suedieraz: "Dragspelarens Son"
2009-02-03 ¦ Argitalpenak
"Soinujolearen semea" eleberriak beste itzulpen baten jaiotza ikusi du, suedierazko "Dragspelarens Son" (Bonniers Forlag, 2008). Suedia aldetik iritsi diren lehenengo kritikak ere oso onak izan dira.
Bonniers Forlag argitaletxeak berriki argitaratu du Soinujolearen semea eleberriaren suedierazko itzulpena, "Dragspelarens Son" izenburupean.
Herrialde hartako bi egunkari nagusiek ere aipatu dute dagoeneko eleberria euren orrialdeetan. Dagen nyheter egunkariak aipatu du, Ingrid Elam kritikariaren eskutik, liburu zoragarria dela eta Atxagak nobela osoa idatzi duela. Atxagaren Obaba eta Faulknerren Yoknapatawpha County ere konparatzen ditu.
Expressen egunkarian ere oso aipamen onak jaso ditu Atxagaren lanak.
Atxagaren lau eleberri itzuli dira, dagoeneko, suedierara: "Obabakoak" (1994), "Den ensamme mannen" (1996), "Dessa himlar" (1996) eta "Dragspelarens son" (2008).