« Itzuli albistegira

Gutun Zuria Jaialdia Bilbon

2009-02-05  ¦  Hitzaldiak

Bilboko Alhondigak antolatuta "Gutun Zuria" jaildia izango da Bilbon aste honetan. Otsailaren 3tik 7ra bitartean hainbat idazleren hitzez gozatzeko aukera izango dugu, besteak beste: Jorge Semprún, Mariasun Landa, Arcadi Espada edo Bernardo Atxaga.

Gutun Zuria Jaialdia Bilbon

Bilboko Alhondiga kulturgunea aurtengo urte amaieran irekiko dute, baina dagoeneko hasi da lehenengo ekitaldiak antolatzen, besteak beste Gutun Zuria jaialdi hau. Aste honetan zehar, hitzaldiak, antzerkia eta ikusentzunezkoak izango ditugu Bilbon.

Hitzaldien artean, hainbat idazle gerturatuko dira Bizkaiko hiriburura, besteak beste: Jorge Semprún, Mariasun Landa, Paul Preston, Arcadi Espada, Cees Noteboom eta Eric Hobsbawn. Ismail Kadaré izan zen lehenbizikoa, atzoko arratsaldean, eta Bernardo Atxagak itxiko du jaialdia larunbat arratsaldean.

Hitzaldiak, arratsaldez, 6.30etatik aurrera, Guggenheim museoan. Bernardo Atxagaren txanda, larunbat arratsaldean, 8etatik aurrera.

Antolatzailea, Bilboko Alhondiga. Laguntzaile nagusia, BBK. Hitzaldietako sarrerak eta gonbidapenak salgai Bilboko liburudendetan.

Horrela aurkeztu du bere burua Alhondigak: "Nahiz eta oraindik ez ditudan nire ateak zabaldu, hartuko nauten herritarrengana hurbildu nahi dut, beraientzat sortu eta diseinatu bainaute. Bilboren erdi-erdian, espazio bat hasi da taupadaka, eta, 2009. urtearen amaierara arte ateak zabalduko ez ditudan arren, aldez aurretik ezagutu nahi zaitut eta zuek ere ni deskubritzea nahi dut. Hori dela eta, Gutun Zuria Jaialdian parte hartzera gonbidatu nahi zaitut. Literatur jaialdi hau Bilbon izango da apiril honetan, eta, bertan, egileen arteko eztabaidetan, erakusketetan, pelikulen proiekzioetan, lehiaketetan, irakurketa antzeztuetan, musikan, tailerretan... parte hartu ahal izango duzu, beti ere, gutunak oinarri hartuta."