Itzulpen saria "The Accordionist's Son" liburuarentzat
2010-01-15 ¦ Sariak
"Soinujolearen semea" eleberriaren ingelesezko itzulpenak, "The Accordionist's Son" liburuak, TLS itzulpengintza-saria irabazi du.
Times egunkari britainiarrak aste honetan aurkeztu ditu 2009ko TLS itzulpengintza-sariko irabazleak. Times Literary Supplement's Translation Prizes izenpean, Britainia Handian urtean zehar argitaratu diren itzulpen onenak saritzen ditu.
2009ko irabazleen artean Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea eleberria daukagu, Margaret Jull Costak gaztelaniatik itzulia eta "The Accordionist's Son" izenburuarekin argitaratua.
Saritutako beste lan batzuk: Burning Secret (Stefan Zweig) Anthea Bellek alemanieratik itzulia; The Summer Book (Tove Jansson) Thomas Tealek suedieratik itzulia; Gross Margin (Laurent Quintreau) Polly McLeanek frantsesetik itzulia; The Collar and the Bracelet (Yahya Taher Abdullah) Samah Selimek arabieratik itzulia.
Informazio gehiago eta Margaret Jull Costaren hitzak The Guardian egunkariaren albiste honetan.