« Itzuli albistegira

Bernardo Atxaga Madrilen, bi ekitalditan

2012-03-09  ¦  Ikuskizunak

Bernardo Atxaga Madrilen izango da aste honetan. Ostegun eta ostiralean antolatuko diren 2 ekitalditan hartuko du parte, lehenengoan Jabier Mugurazarekin batera eta bigarrenean Etxepare Institutuak antolatutako ekitaldi batean.

Bernardo Atxaga Madrilen, bi ekitalditan

Aste honetan 2 ekitaldi izango ditu Bernardo Atxagak Madrilen. Hasteko, hilaren 15ean, "El paraíso y los gatos" irakurketa eskainiko du Jabier Muguruza musikariarekin batera. Biharamonean, martxoaren 16an, AT! ikuskizunean hartuko du parte, Etxepare Insitutuak Madrilen egingo duen aurkezpen ekitaldian.

Hilaren 15eko irakurketa Madrilgo Circulo de Bellas Artesen egoitzan izango da. Ikuskizuna grabatu egingo da eta ondoren liburua+CD euskarrian argitaratuko da. Gainera, irakurketa hori dela eta, Radio 3 irrati-kateak elkarrizketa egingo dio idazle gipuzkoarrari.

Aurretik ere antzeko ikuskizunen argitalpenak egin izan ditu Arte Ederren Zirkuluak, besteak beste, ondorengoena: Ángel Crespo, Olvido García Valdés, José-Miguel Ullán, Antonio Gamoneda, Allen Ginsberg, Philippe Jaccottet, Andrés Sánchez Robayna, José Ángel Valente, eta abar.