« Itzuli albistegira

Atxagaren itzulpenen inguruko doktore-tesia egin du Elizabete Manterolak

2012-03-30  ¦  Argitalpenak

Elizabete Manterola Agirrezabalaga ikerlariak tesia argitarau du: "Euskal literatura beste hizkuntza batzuetara itzulia. Bernardo Atxagaren lanen itzulpen moten arteko alderaketa". Euskal literatura itzulia izan du ikerketagai Manterolak eta, bereziki, Bernardo Atxagaren lanak nola itzuli diren aztertu du.

Atxagaren itzulpenen inguruko doktore-tesia egin du Elizabete Manterolak

Elizabete Manterolak otsailean aurkeztu zuen tesia, EHUren Gasteizko Letren Fakultatean. Honakoa du izenburua Manterolaren lanak: "Euskal literatura beste hizkuntza batzuetara itzulia". Bernardo Atxagaren lanen itzulpen moten arteko alderaketa egin du. Ibon Uribarri izan du zuzendari, eta tesi defentsan honako epaimahaikide hauek izan ziren: Ur Apalategi, Xosé Manuel Dasilva, Jon Kortazar, Raquel Merino eta Julio César Santoyo.

Ikerlan honek euskal literatura itzulia aztertzea izan du helburu nagusi. Horretarako, euskal literaturatik beste hizkuntzetara zer itzuli den ikusi nahi izan dugu. Lehenik eta behin, itzuliriko liburuen katalogoa osatu du, eta hainbat ikuspegitatik aztertu (autoreak, generoak, xede hizkuntzak, etab.), fenomenoaren ikuspegi orokorra izate aldera.

Literatur sistema diglosiko eta konplexua izaki, itzulpen bide ezberdinak identifikatu ditu Manterolak katalogoaren azterketan: autoitzulpena, kolaborazioa eta itzulpen alografoa gaztelaniaz; zuzeneko eta zeharkako itzulpenak gainerako hizkuntzetan.

Bigarren urrats modura, hortaz, itzulpen motak aztertzea eta alderatzea izan du helburu. Horretarako, Bernardo Atxagaren lan batzuetara mugatu du bere aztergaia. Corpus murriztu baten bitartez aipatu itzulpen moten arteko alderaketa egin du.

Informazio gehiagorako, Miren Ibarluzeak elkarrizketa egin dio Bizkaie.biz webgunean.