Bernardo Atxagak aurrera "Shadow" Independent Foreign Fiction Prize sarian
2012-04-16 ¦ Sariak
Bernardo Atxagak aurrera egin du "Shadow" Independent Foreign Fiction Prize sarian, eta ingelesera itzulitako bere azken nobela, "Seven Houses in France", azken sei finalisten artean dago jadanik.
Atzerriko fikzioaz idazten duten blogarien kolektiboak egin du hautapena, eta ofizialaren parean kokatu.
Hauek dira finalera iritsi diren sei idazleak: Bernardo Atxaga, Amos Oz, Sjon, Peter Nadas, Umberto Eco eta Matthias Politycki.
"Gerizpeko epaimahaia" (shadow jury) osatu duten blogarien guneak honako zazpi hauek dira: Winstonsdad, Eleutherophobia, Robaroundbooks, Inside Books, Anz Litlovers Litblog, Tony's Reading List, eta The Parrish Lantern (xehetasun gehiagorako, ikus Booktrust webgunean).
Hona hemen horietako zenbaitek Seven Houses in France eleberriari buruz argitaratutako iruzkinak:
Gerizpeko epaimahaiak maiatzaren 14an jakinaraziko du irabazlearen izena, epaimahai ofizialak berea eman baino ordu batzuk lehenago.