« Itzuli albistegira

"1937 Bizitzak eta bonbak" liburuaren aurkezpena

2012-04-26  ¦  Argitalpenak

Aste honetan argitaratu eta aurkeztuko da Bernardo Atxaga idazlearen azkenengo lana. "1937 bizitzak eta bonbak" izenburupean, 4 idazleren beste hainbat kontakizun biltzen ditu, guztiak ere 1937ko gerra garaian kokatutakoak. Atzo, apirilak 25, Gernikan aurkeztu zen eta bihar, apirilak 27, Eibarren.

1937ko bonbardaketen 75. urteurrena dela, BBKren "Bizkaiko gaiak" bildumaren ale berezia argitaratu da aste honetan: "1937 Bizitzak eta bonbak / 1937 vidas y bombas". Lau idazle ezagunek (Bernardo Atxaga, José Fernández de la Sota, Miguel González San Martín eta Ignacio Martínez de Pisón), beste horrenbeste kontakizun ehundu dituzte 1937ko bonbardaketen harira.

Kontakizunak bonbardaketak jasan zituzten herrietan kokatuta daude (Gernika, Bilbo, Eibar...), 1937ko udaberrian populazio zibilaren bizitzak markatu zituzten jazoeretara hurbil gaitezen. Lau idazle hauen literatura talentuak eta sortze-ahalmenak indarrez eta zirraraz betetako lau kontakizun sortu ditu.

Bernardo Atxagaren kontakizuna Eibarren kokatu du idazleak. Izan ere, Eibarrek eta Eibarrek jasandako bonbardaketak garrantzi berezia dauka Atxagarentzat, garai hartan bere ama Eibarren bizi baitzen. Eta amaren figura oinarri hartuta idatzi du bere ipuin berria.

Liburua Bilbon aurkeztu zen herenegun eta atzo Gernikan. Bihar, berriz, apirilaren 27an, Eibarren aurkeztuko da, Atxagak bere kontakizuna kokatu duen herrian.

"Ama Eibarren dago" izeneko kontakizunean, Bernardo Atxagak XX. mende osoa zeharkatzen duen emakume baten biografia aurkezten du. Emakume horrentzat, 1937ko bonbardaketak bere bizitza luzearen beste pasarte bat baizik ez dira.

Eguna: apirilaren 27, ostirala
Ordua: 19:00
Lekua: Portalea kultur etxea, Eibar.