Edinburgh World Writers’ Conference 2012, abuztuaren 17tik 21era
2012-07-18 ¦ Jaialdiak
Edinburgon (Eskozia) urtero antolatzen den Nazioarteko Literatur Jaialdiaren barruan, aurtengoan idazleen arteko bilkura ere antolatu dute (Edinburgh World Writers' Conference). Mundu osoko 50 idazle elkartuko dira, Literaturaren egoeraz eta garrantziaz gogoeta egin eta gizartearen aurrean gai horietaz jarduteko. Bernardo Atxaga izango da nazioarteko bilkura handi honetara euskaldunon ahotsa eramango duena.
Aurtengo abuztuaren 17tik 21era bitartean idazleen arteko bilkura handia egingo da Eskoziako hiriburuan, Edinburgh International Book Festival eta The British Council erakundeen artean antolatuta. 1962an Eskozian izandako beste biltzar ezagunean inspiratuta, nazioarteko 50 idazle elkartuko dira literaturaren inguruan gogoeta egiteko eta gizartean duen rol garrantzitsua aldarrikatzeko.
Edinburgh-en urtero ospatzen den Liburu Jaialdiaren barruan, abuztuaren 17-21 bitartean, 5 arratsaldez bilkura irekiak egingo dituzte mundu osoko 50 idazlek. Eskozian egindako batzar honen ostean, gainera, hurrengo 12 hilabeteetan ere ekimenak jarraipena izango du beste hainbat herrialdetan gogoeta eta eztabaida lau haizetara zabalduz (besteak beste, Australia, Kanada, Txina, India, Errusia, Turkia...).
Edinburgh-eko programa eta informazio osoa webgunean aurkituko duzue, baina hauexek dira 5 egunotako gaiak:
- 17: Should Literature Be Political?
- 18: Style vs Content
- 19: A National Literature?
- 20: Censorship Today
- 21: The Future of the Novel
Hausnarketak eta 12 hilabeteko prozesuak emango dituen saio, ondorio eta emaitzak online ere jarraitu ahal izango dira, Edinburgh World Writers Conference webgunean (zuzeneko emankizunak, bideoteka, dokumentuak, eta abar).
Ordezkariak
Hauexek dira bertaratuko diren idazleak:
- Eskoziarrak: Alan Bissett, Theresa Breslin, John Burnside, Sophie Cooke, Keith Gray, Kirsty Gunn, Kapka Kassabova, Jackie Kay, Aonghas MacNeacail, Denise Mina, Nicola Morgan, Ewan Morrison, Ian Rankin, James Robertson, Ali Smith, Irvine Welsh.
- Britania Handikoak: Melvin Burgess, Alan Gibbons, Hari Kunzru, Nick Laird, Patrick Ness, China Miéville, Ben Okri, Owen Sheers.
- Nazioartekoak: Aharon Appelfeld, Bernardo Atxaga, Junot Díaz, Nathan Englander, Carlos Gamerro, Xiaolu Guo, Manu Joseph, Margo Lanagan, Michel Le Bris, Yiyun Li, Garth Nix, Joyce Carol Oates, Elliot Perlman, Mattias Politycki, Preeta Samarasan, Elif Shafak, Kamila Shamsie, Kyung-Sook Shin, Dag Solstad, Ahdaf Soueif, Janne Teller, Kim Thuy, Ludmila Ulitskaya, Chika Unigwe, Binyavanga Wainaina, and Samar Yazbek.