"Seven Houses in France" berrargitaratu da Erresuma Batuan
2012-11-26 ¦ Argitalpenak
Duela gutxi Estatu Batuetan argitaratu ondoren, Erresuma Batuan ere berriro berrargitaratu da "Seven Houses in France" eleberria. Liburuak 2. argitarapena du, oraingoan Paperback (poltsiko-liburu) formatuan. Horrekin batera, liburuak jarraitzen du laudorioak jasotzen Estatu Batuetan.
Iaz argitaratu zen lehenengoz Zazpi etxe Frantzian eleberria ingelesez, albistegi honetan aurreratu genuen bezala. 2011ko azaroan kaleratu zuen Harvill Secker argitaletxeak.
"Seven Houses in France" liburuak oso harrera ona izan du hasieratik irakurle ingelesen artean. Horren adierazle da Independent Foreign Fiction Prize sariketako finalisten artean sartu izana edota Estatu Batuetan izan duen harrera ezin hobea, non urteko 20 eleberri onenen artean zerrendatu duten.
Oraingoan, Erresuma Batuan 2. argitalpena etorri da, poltsikoko liburu formatuan. The Guardian egunkariak ere eleberriaren iruzkina argitaratu berri du.
Estatu Batuetan iruzkin gehiago
Esan bezala, liburua bide luzea egiten ari da Estatu Batuetan. Aurtengo irailean argitaratu zenetik iruzkin ezin hobeak jasotzen ari da. Azkena aste honetan bertan irakurri ahal izan dugu, Historical Novel Society erakundearen webgunean. Besteak beste, ondorengoak aipatzen dituzte, Bernardo Atxagaren eta Margaret Jull Costa itzultzailearen lana goraipatuz:
Atxaga, a prizewinning novelist whose work has been translated into 22 languages, is a formidable writer. This novel gives us historical fiction that provides not just events but cause and effect. Landscape, culture and life itself become part of a monstrous machine that destroys much more than it provides, including the humanity of the participants. This is as important a piece of political writing as I have ever read.
Iruzkin horrekin batera, Bookmunch blogean ere laudorioak jaso ditu liburuak.
Superbly drawn characters and a story that, despite its grim subject matter, is actually very funny makes for a highly recommended novel.