« Itzuli albistegira

"Paradisua eta katuak" DVD-liburua aurkeztu da

2012-12-05  ¦  Argitalpenak

Aste honetan aurkeztu da Paradisua eta katuak lana, Bernardo Atxaga idazlearen eta Jabier Muguruza musikariaren arteko elkarlana biltzen duen liburua eta DVDa. Poesia eta musika.

Paradisua eta katuak, lehenengoz eta behin, kontaera bat da. Ez ordea tonu edo forma beti berdinekoa, osagarri baititu hainbat atal berezi: ipuinak, poemak, pasarte komikoak eta gogoetak.

Batzuetan, katu kontuak aipatzen dira; bestetan, adineko andre batenak edo zeharo pozik dagoen apaiz batenak....

Atxagaren poesia biltzen duen 56 orrialdeko liburuarekin batera DVDa dator. Bertan Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan, 2012ko irailaren 3an, Euskal Idazleen Elkarteak eta Donostiako Udalak antolatzen duten Poesia orduak ekimenaren baitan, eginiko emanaldia jasotzen da. Jabier Muguruzaren musika eta kantuak zabaldu egiten dute Bernardo Atxagaren testua.

Egilea: Bernardo Atxaga / Jabier Muguruza
ISBN: 978-84-7681-749-0
EAN: 9788476817490
Argitaletxea: PAMIELA
Hizkuntza: Euskara
Edizio urtea:2012

Aurkezpenaren eta lanaren inguruko informazio gehiago Berria egunkarian, eta baita EITBko bideo honetan ere.