Elkarrizketa Atxagari "Don de lenguas" irratsaioan
2013-02-22 ¦ Irratia
Bernardo Atxagari elkarrizketa egin zioten joan zen astean Don de Lenguas irrati-programan. Online entzun dezakezu.
Elkarrizketa Radio Universidad irratian egin zioten, Salamancako Unibertsitateko Itzulpen Fakultateak gidatzen duen Don de Lenguas irratsaioan.
Hainbat gai landu zituzten arren, itzulpengintza izan zen hizketaldiko gai nagusia.
Sarean entzun dezakezu Don de lenguas blogean.