« Itzuli albistegira

Tumatxak saioan, Ruper Ordorikak musikatutako Atxagaren hitzak

2013-10-10  ¦  Hedabideak

Aurtengo telebista-denboraldiko ETB1eko programa berrietako bat Tumatxak da. Musika saio bat, errepasoa egiten diena euskal musikariei eta beren kantuei. Ruper Ordorikaren txanda izan zen atzo, eta Oņatiko abeslariak musikatu eta kantatu dituen poemen artean Bernardo Atxagarenak ere badirelarik, idazlea ere agertu zen programan.

Atzo emandako Tumatxak saioan Ruper Ordorika eta Errobi taldea izan ziren erreferentziak. Ordorikaren ibilbidea eta kantuak komentatzeko orduan, Bernardo Atxaga ere azaldu zen, Zuhaitz Gurrutxaga aurkezlearekin hizketan. Hona EITBk aukeratu dituen bi pasarte.

Tumatxak saioaren asteroko beste detaile bat bertsioak izaten dira. Kantu banaren bertsioak egiten dituzte Napoka Iria taldeak eta Joseba Irazokik. Atzokoan, Hi hintzena jo zuen Joseba Irazokik. Bernardo Atxagaren hitzak, noski, bere garaian Ruper Ordorikak musikatuak Hautsi da anphora diskorako.

Programa osorik EITB Nahieran plataforman dago.