« Itzuli albistegira

Bernardo Atxaga Mexikon izan da "Días de Nevada" aurkezten

2014-12-11  ¦  Argitalpenak

Bernardo Atxaga Mexikon izan da azken egunotan. Lehenbizi Guadalajarako Liburu Azokan (FIL) hartu zuen parte, eta bere azken lana aurkeztu zuen, Nevadako egunak liburuaren gaztelaniazko edizioa, Días de Nevada. Ondoren, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Mexiko DF hiriburuko Arte Ederren Jauregian hitzaldi bat eman zuen Javier Aranda kazetariaren galderei erantzunez.

Bernardo Atxaga Mexikon izan da

Durangoko Azokaren bezperan, beste Azoka handi bat izan da Atlantikoaren beste aldean, Guadalajaran (Mexiko), eta hantxe izan da Bernardo Atxaga. Abenduaren 1ean Días de Nevada liburua aurkeztu zuen, Alberto Ruy Sánchez idazle ezagunarekin batera, eta gainera azokan antolatutako beste zenbait ekitalditan ere hartu zuen parte.

Ondoren, abenduaren 3an, eta Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, hitzaldia eman zuen literaturak Ameriketan duen santutegietako batean, Mexiko DFko Arte Ederren Jauregian. Javier Aranda kazetaria izan zuen bere alboan galdezka. Hizketaldian zehar, besteak beste, Atxagaren lanaren errepasoa egin zuten eta euskal literaturaren egungo egoeraz jarduteko aukera ere izan zuten.

Atxagak Mexikon igarotako egunen inguruko informazio gehiago, bertako hedabideetan: