"Narp: el caso de Felisa Rodríguez", Bernardo Atxagaren azkenengo liburua
2015-12-21 ¦ Argitalpenak
Joan zen astean aurkeztu zen Iruñean, Historias de la Clínica bildumako 9. alea, Bernardo Atxagak idatzia eta Clínica Universidad de Navarrak argitaratua. Narp sindromea daukan Felisa Rodriguezen kasua jaso du Atxagak.
Bernardo Atxagak joan zen ostegunean aurkeztu zuen bere azkenengo lana, Historias de la Clínica sailean argitaratu den NARP. El caso de Felisa Rodríguez.
Liburuan zehar, idazleak Felisa Rodríguezen (61) bizitza kontatzen du. NARP sindrome neurodegeneratiboaren ondorioz, Felisa itsu geratu zen 2 urte zituela, eta gor 36 urterekin.
Clínica Universidad de Navarran egindako inplante bati esker, 2001ean entzumena berreskuratu zuen, eta baita munduarekin zuen harremana ere.
Liburuaren helburua da, desgaitasunen bat duten pertsonen eguneroko borroka erakustea, gizartearentzat eredu baitira.
Liburua hainbat formatutan jaitsi daiteke klinikaren webgunean bertan.