"Nevadako egunak" aurkeztu du Bernardo Atxagak Eslovenian
2017-03-16 ¦ Argitalpenak
Joan zen astean aurkeztu zen Nevadako egunak eleberriaren Esloveniako edizioa, Dnevi Nevade. Ljubljanan izan zen aurkezpen jendetsua, Atxagaren parte-hartzearekin.
Hirurehun entzule ingururen aurrean aurkeztu zen joan zen astean Dnevi Nevade (Nevadako egunak).
Marjeta Drobnic izan da itzultzaile eta Beletrina argitaletxeak kaleratu du. Hauxe da Atxagak eslovenieraz argitaratzen duen 4. eleberria. Lehendik ere eslovenieraz dira Gizona bere bakardadean, Zeru horiek eta Soinujolearen semea.
Hona hemen ekitaldian ateratako zenbait argazki.
"Gizona bere bakardadean", turkieraz
Eslovenian argitaratutako liburu horretaz gain, Turkian ere kaleratu da Atxagaren beste edizio bat. Kasu honetan berredizio bat da, lehendik ere turkieraz zegoen Yalniz Adam eleberriaren edizio berritua, Aylak Adam argitaletxearen eskutik, oso azal egokiarekin eta edizio zainduarekin. Ayfer Teker Garcia izan da itzultzailea.