"Erlea" aldizkariaren 12. alea argitaratu da, Bernardo Atxagaren zuzendaritzapean
2018-11-16 ¦ Argitalpenak
ERLEA aldizkari literarioaren hamabigarren zenbakia aurkeztu du Euskaltzaindiak. Bernardo Atxagak zuzendu duen aldizkariaren azken zenbakia izango da hamabigarren hau eta Euskaltzaindiaren mendeurrenari buruz jarduten du, gehienbat; euskal akademiaren ehun urteko historian garrantzitsuak izan diren gertaerak eta pertsonaiak erakusten dira, modu hurbil eta, tarteka, harrigarrian.
2009an abiatu zen Erlea aldizkariaren 12. zenbakia aurkeztu berri da Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Paperezko aldizkariaren agurra ere izango da azken emaitza hori. Hamar urteko bere ibilbidean "XXI. mende hasierako euskal sorkuntzaren lagin garrantzitsu" bilakatu da Erlea, Bernardo Atxaga idazle eta aldizkariaren zuzendariaren arabera.
Erlea aldizkari literarioaren hamabigarren zenbaki honek Euskaltzaindiaren mendeurrena du gai nagusia. Euskal akademiaren ehun urteko historian nabarmen diren gertaerak kontatzen dira, aldizkariaren ohiko atalekin batera. 32 egilek euskararen eta euskal literaturaren historiaren laburpen bat egin dute, 143 orritan.
Goiko irudian, azken zenbaki honen kontrazala. Argitaratu diren 12 zenbakien azalak eta egileen argazkia Pamiela argitaletxean. Ezkerretik eskumara, Txema Aranaz, Asun Garikano eta Bernardo Atxaga.
Info gehigarria:
- XXI. mende hasierako euskal sorkuntzaren lagin garrantzitsua da ERLEA (Euskaltzaindia.eus)
- Euskal literaturaren antologia (Berria.eus)
- Unibertso literario baten lagina (Nontzeberri.eus)
- 12. Erlea eta azkena aurkeztu barri dabe (Bizkaie.biz)
- Erleak hamabi argitalpeneko zikloa itxi du azken alearekin (El Correo.com)
- Euskaltzaindiak Erlea aldizkariaren 12. eta azken zenbakia aurkeztu du (Naiz.eus)
- Erlea literatur aldizkariaren azken zenbakia aurkeztu du Euskaltzaindiak (Kulturklik)
- La metamorfosis de Erlea (DiarioVasco.com
- Erlea dedica su último número al centenario de Euskaltzaindia (Deia.eus)
- Desaparece la revista de Euskaltzaindia Erlea (Deia.eus)