"Memoirs of a Basque Cow" ('Behi euskaldun baten memoriak'), 2020ko libururik onenen artean Erresuma Batuan
2020-12-11 ¦ Argitalpenak
Albiste pozgarri batekin itxiko dugu 2020. urte hau. Izan ere, Memoirs of a Basque Cow (Dedalus, 2020), urteko libururik onenen artean kokatu dute Erresuma Batuan.
Bernardo Atxagaren lan ezagunenetako bat dugu Behi euskaldun baten memoriak. 1991. urtean Pamielak argitaratua, aurtengo martxoan argitaratu da lehenengoz ingelesez, Memoirs of a Basque Cow izenburupean.
Aste honetan jakin dugunez, The Guardian egunkariak 2020ko liburu onenen artean zerrendatu du, liburu-sailtzaile independenteek egindako bozketa batean.
Atxagaren lan arrakastatsuenetako bat dugu Behi euskaldun baten memoriak, munduko 15 hizkuntzatara itzulia izan dena. Erresuma Batuan Dedalus argitaletxeak kaleratu du, Margaret Jull Costaren itzulpenarekin.