« Itzuli albistegira

"Obabakoak" persieraz argitaratu da

2020-12-21  ¦  Argitalpenak

Atxagaren lanik ezagunena, Obabakoak, Iranen argitaratu da lehenengoz, Alireza Shafiee-Nasaben itzulpenarekin.

Iranen persieraz argitaratu berri den azkenengo edizio honekin, dagoeneko 27 hizkuntzatan irakurri daiteke Atxagaren maixu-lana eta 50 ediziotik gora izan ditu 1989an lehenengoz argitaratu zenetik.

Persiera (farsi izenez ere ezaguna) Irango hizkuntza indoeuroparra da. 50 milioi hiztunek hitz egiten dute, gehienak Iranen, baina baita inguruko zenbait herrialdetan ere, Tajikistanen eta Afganistanen bereziki.