Ziutateaz: mintegia 50. urteurrenean

Bernardo Atxagaren lehen liburua izan zen Ziutateaz, eleberri abangoardista edo genero nahasketa bat, Kriseiluk kaleratua 1976an bi liburukitan. Horren 50 urteak betetzen direla-eta, mintegia antolatu du Euskaltzaindiak bere egoitzan, Bilbon, datorren ostiralean, azaroak 13. Euskaltzaindiak argitalpena aztertzeko eta egileari gorazarre…

Bernardo Atxagaren lehen liburua izan zen Ziutateaz, eleberri abangoardista edo genero nahasketa bat, Kriseiluk kaleratua 1976an bi liburukitan. Horren 50 urteak betetzen direla-eta, mintegia antolatu du Euskaltzaindiak bere egoitzan, Bilbon, datorren ostiralean, azaroak 13.

Euskaltzaindiak argitalpena aztertzeko eta egileari gorazarre egiteko antolatu du jardunaldia, bi partetan. Goizez, Ziutateaz-en ezaugarriak aztertuko dira. Arratsaldez, irakurraldi musikatua izango da, Bernardo Atxaga, Gari eta Jose Kruz Gurrutxagaren eskutik.

Jardunaldirako motiboak honela azaldu ditu Miren Agur Meabe Euskaltzaindiaren idazkariak: «Ziutateaz-ek merezi du berrirakurketa bat, gaurko distantziatik, hainbat arrazoirengatik: lan hibridoa, generoen arteko bizikidetzaren adibide abangoardista gertatu zen; literatura unibertsal modernoaren eraginak islatu zituen; diktadurek berezkoa duten bihozgabetasuna eta esperpentoa kritikatu zuen. Horrenbestez, garai bateko memoria soziopolitiko kolektibo gisa har daiteke».

Hauxe da egitaraua:

10:00: Ziutateaz: hiria, herria eta komunismoa (Joseba Sarrionandia)
10:30: Ziutate honetaz (Irati Majuelo)
12:00: Tiraniaren mapa (Mari Jose Olaziregi)
12:30: Indarkeriaren parajeak (Beñat Sarasola)
19:00: Ziutateaz: Geografia eta Historia (Bernardo Atxaga, Gari eta J. K. Gurrutxaga)