Bernardo Atxagak "Xola eta Ameriketako izeba" kaleratu du
2011-05-24 ¦ Argitalpenak
Bernardo Atxagak Xola txakurraren laugarren abentura plazaratu du, "Xola eta Ameriketako izeba". Kontakizun errealista eta didaktikoa. Aurrekoak bezala, Mikel Valverde marrazkilariaren ilustrazio ederrekin.
Ameriketako xarmaz, umorez eta errealitateari buruzko gogoetaz beteta dator Xolaren istorio berria, Erein argitaletxeak kaleratuta.
"Xola zoriontsu bizi zen, oso zoriontsu. Gogoak ematen zionean ateratzen zen etxetik, eta gogoak ematen zion lekura joaten zen. Gero, gogoak ematen zionean, etxerako bidea hartzen zuen, batzuetan poliki eta beste batzuetan azkar, zer eskatzen zion gogoak". Horrelaxe hasten da "Xola eta Ameriketako izeba" ipuina.
Xolaren 4. abentura da, lehenago ere argitaratu baititu Atxagak txakurtxoaren beste 3 ipuin: "Xolak badu lehoien berri" (1996), "Xola eta basurdeak" (1996) eta "Xola eta Angelito" (2004).
Atxagak duela 8 urte inguru hasi zuen Xola eta Ameriketako izeba kontakizuna, baina ipuina borobiltzea falta zitzaiola konturatu zen, harik eta Ameriketan izandako egonaldi batean berriro berreskuratu eta bukatu zuen arte.
Aurreko abenturetan bezala, Xola zoriontsu eta aske bizi da. Xolak harro esaten du txakur librea dela, baina Ameriketako izebak erakutsiko dio gauzak ez direla uste bezalakoak.
Hona hemen informazio gehiago, azken egunotan egunkarietan agertutako zenbait artikulu:
- Xola eta Ameriketako izeba. Gogoak ematen digunean (Xabier Etxaniz Erle, Gara)
- Haur eta gazte literaturak literatura osoa irentsiko duelakoan nago (Jon Fernandez, Berria)
- Ameriketako xarmaz, umorez eta errealitateari buruzko gogoetaz beteta dator Xolaren istorio berria (Maider Iantzi, Gara)
- Xola Rarevitx (Imanol Mercero, Berria)
- Todo lo que surgió de Atenas, la ley, la democracia, parece que se está deshaciendo (Felix Ibargutxi, Diario Vasco)
- Bernardo Atxaga presenta la cuarta entrega de la perra Xola (Inés Chávarri, El País)
- Atxaga retoma el realismo con Xola eta Ameriketako izeba (I. Astarloa, Noticias de Gipuzkoa)
- Bernardo Atxaga presenta la cuarta entrega de Xola, un cuento realista sobre prejuicios (Deia)