Albisteak

Albiste berriagoak »

Udako Ikastaroetan emandako hitzaldia sarean irakurgai

2007-11-16  ¦  Hitzaldiak

Bernardo Atxagak ekainean Udako Ikastaroetan egindako sarrera-hitzaldia sarean kontsultatu daiteke gaurtik aurrera, webgune honetan bertan, Testuak atalean: Otra mirada.

Udako Ikastaroetan emandako hitzaldia sarean irakurgai
 

"Racconti di montagna" (Einaudi, 2007)

2007-10-31  ¦  Argitalpenak

Einaudi argitaletxe italiarrak "Racconti di montagna" (Mendiko ipuinak) bilduma kaleratu du. Hainbat idazleren testuak biltzen dira bertan, tartean Bernardo Atxagaren ipuin bat.

 

"Soinujolearen semea" eleberria danieraz argitaratu da

2007-10-17  ¦  Argitalpenak

Frankfurteko Liburu Azokarekin batera kaleratu da, Samleren argitaletxearen eskutik, "Soinujolearen semea" liburuaren danierazko bertsioa.

 

"Astakiloen abenturak" Berriaren eskutik

2007-10-08  ¦  Argitalpenak

Gaur hasita, Atxagaren "Astakiloen abenturak" ipuin bilduma banatuko da BERRIArekin. Bernardo Atxagaren ipuinak dira, Jokin Mitxelenaren marrazkiekin. Orain dela 20 urte, 1987an, argitaratutako "Flannery eta bere astokiloak" bildumaren argitalpen berritua da.

 

"Il libro del mio fratello"

2007-09-30  ¦  Argitalpenak

Orain dela aste batzuk aurkeztu da Italian "Soinujolearen semea" eleberriaren italierako itzulpena, "Il libro del mio fratello" (Enaudi, 2007). Itzultzailea Paola Tomasinelli izan da.

 

Urtebeteko egonaldia Renoko Basque Studies Center-en

2007-08-11  ¦  Egonaldiak

Abuztuan hasita, ia-ia urtebeteko egonaldia egingo du idazleak Renoko unibertsitatean. "William Douglass Distinguished Visiting Scholar" programan parte hartuko du.

Urtebeteko egonaldia Renoko Basque Studies Center-en
 

Bernardo Atxaga eta Edouard Glissant Itsasuko Errobiko jaialdian

2007-07-14  ¦  Hitzaldiak

Errobiko jaialdia uztailaren 19tik 21era izango da Itsasun (Lapurdi).

 

Zilarrezko Euskadi saria jaso du Bernardo Atxagak

2007-06-30  ¦  Sariak

Donostiako Liburu Azokak eman dio saria "Markak" lanagatik.

Zilarrezko Euskadi saria jaso du Bernardo Atxagak
 

Elkarrizketa Liberation egunkarian

2007-06-17  ¦  Elkarrizketak

Aste honetan elkarrizketa egin diote Bernardo Atxagari Liberation egunkarian.

 

Jose Irazu 'Bernardo Atxaga' euskaltzain osoaren sarrera-hitzaldia Asteasun

2007-05-21  ¦  Euskaltzaindia

Joan den larunbatean (2007-3-17) egin zen Jose Irazu Garmendia Bernardo Atxaga euskaltzainaren sarrera ekitaldia, Asteasuko Usarrabi kiroldegian. Juan Mari Lekuona zenaren lekua beteko du Atxagak Euskaltzaindian. Ekitaldiaren amaieran, Andres Urrutia euskaltzainburuak euskaltzain osoa dela adierazten duen diploma eta zortzigarren zenbakia duen domina eman zizkion. Domina hau izan duten aurretiko euskaltzainak hauek dira: Intzagarai, Manuel Lekuona eta Juan Mari Lekuona.

Jose Irazu 'Bernardo Atxaga' euskaltzain osoaren sarrera-hitzaldia Asteasun