Albisteak
Albiste berriagoak »Xolaren ibilerak, Frantzian eta Italian
2008-09-15 ¦ Haur literatura
Xola txakurraren abenturen beste zenbait itzulpen eta argitalpen kaleratu dira azken asteotan: frantsesez, italieraz (audioliburua) eta gaztelaniazko berrargitalpena.
Obabakoak galizieraz
2008-09-12 ¦ Itzulpenak
Faktoria K de Libros argitaletxearen eskutik argitaratu da Obabakoak liburuaren galizierazko itzulpena. Soinujolearen semea nobelarekin batera, horiexek dira estaduko lau hizkuntzetan atera diren literatura-liburu bakarrak.
Bernardo Atxaga Mantuako Liburu Jaialdian
2008-09-03 ¦ Jaialdiak
Gaurtik eta igandera bitartean, Bernardo Atxaga Mantuako Liburu Jaialdian izango da, Italian.
Atxaga Edinburgoko Nazioarteko Jaialdian
2008-09-02 ¦ Hitzaldiak
Bernardo Atxagak "Soinujolearen semea" eleberriaren ingelesezko bertsioa aurkeztu du Edinburgoko Liburu Jaialdian.
Bernardo Atxagak irabazi du 2008ko Mondello saria
2008-04-24 ¦ Sariak
Aste honetan jakinarazi denez, aurtengo Mondello saria Bernardo Atxagak irabazi du. Italiako saririk garrantzitsuenetakoa da eta epaimahaiak aho batez eman dio saria Atxagari.
Argitalpen berriak Estatu Batuetan eta Irsaelen
2008-03-06 ¦ Argitalpenak
2008a argitalpen berriekin iritsi da. Soinujolearen semea argitaratuko da Britainia Handian eta Estatu Batuetan, Obabakoak liburuaren berrargitalpenak egingo dira ingelesez, eta Gizona bere bakardadean kaleratuko da Israelen.
"Soinujolearen semea" arrakasta izaten ari da
2008-02-19 ¦ Argitalpenak
Orain dela egun batzuk aipatu genuen bezala, "Soinujolearen semea" eleberria kaleratu da Erresuma Batuan eta oso kritika onak ari da jasotzen. Hona hemen zenbait erreferentzia.
Bernardo Atxagak irabazi du aurtengo Grinzane Cavour Saria
2008-01-23 ¦ Sariak
Bernardo Atxagak idatzi du 2008ko Grinzane Cavour saria. "Soinujolearen semea" (Il libro di mio fratello) liburuagatik jaso du saria. Italiako saririk ezagunenetakoa da.
"The Accordionist's Son" (UK)
2008-01-08 ¦ Argitalpenak
Oraintsuan argitaratu da Britainia Handian "The Accordionist's Son" (Soinujolearen semea). Orain arte izan duen harrera oso ona izan da.
"Debout dans Babel", Europarrak eta hizkuntzak
2007-11-29 ¦ Argitalpenak
Ons Erfdeel argitaletxe nederlandarrak liburu bat kaleratu du Europako hizkuntzen inguruan. Hamasei hizkuntzatan idazten duten hamasei idazleren hitzak bildu dira, tartean Atxaga eta euskara.