Albisteak
Albiste berriagoak »Bernardo Atxagak zuzentzen duen "Erlea" aldizkariaren 8. zenbakia aurkeztu dute
2015-04-13 ¦ Argitalpenak
Naziek Euskal Herrian utzitako arrastoa aztertu du Erlea aldizkariak bere azken zenbaki honetan. Aldizkariarekin XXI. mendeko euskal kulturaren "urrezko lagin bat" bildu nahi duela azaldu du Bernardo Atxaga idazle eta aldizkariaren zuzendariak.
Bernardo Atxaga ere partaide "Novel writing" liburuan
2015-03-24 ¦ Argitalpenak
Bloomsbury argitaletxe britainiarrak "Novel Writing: A Writers' and Artists' Companion" liburua argitaratu berri du, eleberri bat idatzi nahi duten idazleentzat gida modukoa. Liburuan hainbat idazle ezagunen esperientzia jasotzen da, tartean Bernardo Atxagarena.
"Obabakoak" argitaratu da Turkian
2015-02-13 ¦ Argitalpenak
Aste honetan aurkeztu da Obabakoak liburuaren azken edizioa. Kasu honetan turkierara itzulita eta Aylak Adamek argitaratuta.
Xolaren abenturak irabazle Marsh sarietan, itzulitako haur-liburuen sailean
2015-01-23 ¦ Sariak
Duela aste batzuk aurreratu genuen Xolaren abenturen ingelesezko edizioa (The Adventures of Shola, Pushkin, 2013) Marsh sariketako finalisten artean zegoela. Bada, atzo bertan jakin genuen irabazle izan dela. Marsh sariek urteko ingelesezko itzulpen lanik onena saritzen dute, haur eta gazte literatura alorrean. Atxagaren ingelesezko argitalpen guztietan bezala, Margaret Jull Costa izan da itzultzailea. Marrazkiak, berriz, Mikel Valverderenak dira, Euskal Herriko edizioan bezala.
"Zazpi etxe Frantzian" Albanian argitaratu dute
2015-01-07 ¦ Argitalpenak
Pasa den abenduan aurkeztu dute Tiranan Zazpi etxe Frantzian (Pamiela, 2009) eleberriaren azken edizioa, oraingoan albanieraz.
Borgesen hitzaldi ineditoa hizpide Italiako Repubblica egunkarian
2014-12-19 ¦ Prentsa
Repubblica egunkariak artikulu zabala eskaini die Borgesen hitzaldi ineditoa jasotzen duen grabazio historikoari. Hitzaldi hori jasotzen duen zinta Atxagak utzi zuen orain urtebete Casa del Lector Fundazioaren esku.
Bernardo Atxaga Mexikon izan da "Días de Nevada" aurkezten
2014-12-11 ¦ Argitalpenak
Bernardo Atxaga Mexikon izan da azken egunotan. Lehenbizi Guadalajarako Liburu Azokan (FIL) hartu zuen parte, eta bere azken lana aurkeztu zuen, Nevadako egunak liburuaren gaztelaniazko edizioa, Días de Nevada. Ondoren, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Mexiko DF hiriburuko Arte Ederren Jauregian hitzaldi bat eman zuen Javier Aranda kazetariaren galderei erantzunez.
"Txoriak kolpeka" (Pamiela, 2014)
2014-11-26 ¦ Argitalpenak
Bernardo Atxagak liburu berria aurkeztuko du aste honetan: "Txoriak kolpeka" (Pamiela, 2014). Bi kontaerak eta saiakera labur batek osatzen dute liburu hau.
Xolaren abenturak Marsh sariketako finalisten artean
2014-10-30 ¦ Sariak
Marsh sariketako epaimahiak aurtengo finalisten zerrenda jakinarazi du. Aukeratutako lanen artean dago Xolaren abenturak jasotzen duen lana, 2013an ingelesez argitaratu zena: The Adventures of Shola (Pushkin, 2013). Lehenago euskaraz argitaratutako 4 ipuinak biltzen ditu bere baitan.
Atxagaren "Nevadako egunak" liburuak irabazi du 2014ko Euskadi Saria
2014-10-08 ¦ Sariak
Gaur goizean jakinarazi dira 2014ko Euskadi Literatura Sariak, eta euskarazko sailean Bernardo Atxagaren "Nevadako egunak" (Pamiela, 2013) liburuak irabazi du.