Albisteak
Albiste berriagoak »"Spot The Translator" lehiaketako bideo irabazlea, Atxagaren eta Muguruzaren abesti batekin
2014-09-25 ¦ Sariak
Europako literatur itzultzaileen elkarteen bilguneak (CEATL), C. Savelli eta A. Maldina italiarren Words Travel Words bideoa aukeratu du Spot The Translator lehiaketaren III. edizioaren irabazle. Bideo horretarako aukeratuta musika Javier Muguruzarena da eta hitzak, berriz, Bernardo Atxagarenak.
Bernardo Atxaga Australian, Adelaideko Idazleen Astean eta beste ekitaldi batzuetan
2014-02-28 ¦ Jardunaldiak
Bernardo Atxagak zenbait ekitalditan hartuko du parte Australian datorren astean. Adelaideko Festibaleko Idazleen Astera gonbidatua izan da, eta horrez gain, Sydney eta Melbourneko unibertsitateetan hizlari izango da.
Zazpi Aldiz Elur (Mikel Laboa Elurretan), antzezlana, Bernardo Atxagaren testuekin
2014-02-07 ¦ Antzerkia
Zazpi Aldiz Elur (argibide gisa, lanak Mikel Laboa Elurretan azpititulua ere badu) Tanttaka taldearen antzerki ekoizpen berria da. Bernardo Atxagak idatzi ditu testuak, eta otsailaren 12an estreinatuko da Gasteizen.
Erlea aldizkariaren 7. alea argitaratu da
2013-12-19 ¦ Argitalpenak
Euskaltzaindiak argitaratzen duen eta Bernardo Atxagak zuzentzen duen Erlea aldizkariaren zenbaki berria, 7.a, aurkeztu da gaur Bilbon, Akademiaren egoitzan. "Oso ale trinkoa da", adierazi du Atxagak. Alearen ardatza "lore bat da". Atxagak azaldu duenez, anthos hitzak, grezieraz, lore esan nahi du, eta antologiak, beraz, lore-sorta. Hori izan da, hain zuzen ere, aldizkariaren ale honen ideietako bat: antologiei espazio bat zabaltzea.
Xolaren Abenturak, 2013ko liburu onenen artean, The Independent-entzat
2013-12-10 ¦ Hemeroteka
Xolaren Abenturak, euskarazko liburuetatik ingelesez egin den bilduma bat, 2013. urteko liburu onenen artean sailkatu du The Independent egunkari britainiarrak, haurren kategorian. Duela pare bat hilabete Pushkin Press etxeak The Adventures of Shola argitaratu zuenetik, goraipamenak ari da jasotzen liburua Erresuma Batuan.
Nevadako Egunak aurkeztu da, liburu "heteroklito" bat
2013-12-04 ¦ Argitalpenak
Gaur aurkeztu da Donostian Bernardo Atxagaren liburu berria, Nevadako Egunak. Idazleak berak aurkeztu du prentsaurrekoan, liburuaren izaera "heteroklitoaren" berri ematen. Nevadako Egunak ez da sailkatzen genero zehatz batean, eta horri ihes egin dio Atxagak kontzienteki.
Abenduaren 4an aurkeztuko da 'Nevadako Egunak', Bernardo Atxagaren liburu berria
2013-11-27 ¦ Argitalpenak
Abenduaren 4an, asteazkenarekin, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean aurkeztuko da Nevadako Egunak, Bernardo Atxagaren liburu berria. Pamiela argitaldariko ordezkariak eta autorea bera izango dira han, 11:00etan.
Atxaga, ARTE katearen Idazleen Europa sortako dokumentaletako batean
2013-11-25 ¦ Hedabideak
ARTE telebista kateak aurten ekoitzi duen L'Europe des écrivains dokumental sortan (Idazleen Europa), Bernardo Atxaga agertuko da asteazken honetako emanaldian, azaroak 27, 22:45etan. Hizkuntzen arabera izan gabe, estatuka daude antolatuta dokumentalak, eta Espainiako atalean agertuko da Atxaga, beste bi idazlerekin batera, Juan Goytisolo eta Manuel Rivas (idazle galiziarra hau).
Tumatxak saioan, Ruper Ordorikak musikatutako Atxagaren hitzak
2013-10-10 ¦ Hedabideak
Aurtengo telebista-denboraldiko ETB1eko programa berrietako bat Tumatxak da. Musika saio bat, errepasoa egiten diena euskal musikariei eta beren kantuei. Ruper Ordorikaren txanda izan zen atzo, eta Oñatiko abeslariak musikatu eta kantatu dituen poemen artean Bernardo Atxagarenak ere badirelarik, idazlea ere agertu zen programan.
Bernardo Atxaga Katedraren barruan ekitaldiak New York-en
2013-10-09 ¦ Jardunaldiak
New York-eko CUNY Unibertsitatean ezarrita dagoen Bernardo Atxaga Katedran, mintegian ari dira egiten aste honetan, Etxepare Institituaren laguntzarekin. Unibertsitateko katedra hau 2011. urtean ireki zen.