Albisteak

Albiste berriagoak »

Bernardo Atxaga, César Aira eta Maja Lunde apirilean Bilbon egingo den "Gutun Zuria 2018" jaialdian

2018-03-23  ¦  Jaialdiak

Bilbon aurkeztu berri da Gutun Zuria jaialdiaren aurtengo programa. Apirilaren 23tik 29ra izango da Azkuna Zentroan. Partaideen artean, besteak beste, Bernardo Atxaga, Hasier Larretxea, César Aira eta Maja Lunde izango dira. Aurtengo gaia eta izenburua: Naturara itzultzea. Utopia literarioa ote?

Bernardo Atxaga, César Aira eta Maja Lunde apirilean Bilbon egingo den
 

Bilbon 2018ko urtarrilaren 13an egingo den manifestazioaren alde

2018-01-11  ¦  Adierazpenak

Bernardo Atxagak bat egiten du etzi larunbata, 2018ko urtarrilaren 13an, Bilbon egingo den manifestazioaren deialdiarekin.

Bilbon 2018ko urtarrilaren 13an egingo den manifestazioaren alde
 

"Mundu-ikuskerak euskal narratiba garaikidean" liburua aurkeztu da (Gorka Mercero, 2017)

2018-01-09  ¦  Argitalpenak

Mundu-ikuskerak euskal narratiba garaikidean: modernitatearen krisitik postidentitatearen promesera izena du Gorka Mercerok (Lasarte-Oria, 1969) idatzi duen eta Santi Onaindia bekari esker argitaratu den liburu berriak. Sarritan lausoegiak diren kontzeptuetatik abiatuz, mundu ikuskerak zehazteko “ahalegin handia” egin duela adierazi du. Bere ikerketan pentsamendu moderno edo ilustratua eta postmodernismoa “apur bat kontrajartzera” iritsi da. Lau mundu ikuskera detektatu ditu euskal narratiba garaikidean eta horiek jaso ditu liburuan.

 

"Obabakoak" antzezlanak bere ibilbidea jarraitzen du

2017-11-09  ¦  Antzerkia

Urrian Bilboko Arriaga antzokian estreinatu ondoren, "Obabakoak" antzezlanak bere ibilbidea jarraitzen du. Bartzelonan harrera onarekin antzeztu ondoren, Euskal Herrira itzuliko da datozen asteotan.

 

Dena prest "Obabakoak" antzezlanaren estreinaldirako

2017-10-09  ¦  Antzerkia

Aste bete besterik ez da falta. Datorren astean estreinatuko da Obabakoak antzezlana Bilboko Arriaga antzokian. Gaur goizean eman dute prentsa-aurrekoa arduradunek.

Dena prest
 

"Liber Press Literatura 2017" saria jaso du Bernardo Atxagak

2017-10-09  ¦  Sariak

Asteburuan banatu dira Gironan "Liber Press 2017" sariak, Gironako Diputazioak urtero banatzen dituen nazio arteko sari ezagunak. Aurtengo ekitaldian, Bernardo Atxagak jaso du Literatura saileko saria, "sentsibilitatez, originaltasunez eta aberastasunez betetako ibilbide literarioarengatik".

 

"Nevada days" oso iruzkin onak ari da jasotzen

2017-08-28  ¦  Argitalpenak

Uda hasieran argitaratu zen ingelesez Nevadako egunak liburuaren itzulpena, eta harrezkero oso harrera beroa ari da izaten. Hona hemen jasotako iruzkinetako zenbait.

 

"Pott bandak" 40 urte bete ditu

2017-05-09  ¦  Albistea

1977. urtean 6 gazte elkartu ziren Bilbon eta Pott banda sortu zuten. Taldeak 3 urtez bakarrik iraun zuen, baina euskal literaturaren historia irauli egingo zuen gazte haien ekimenak. Aurten 40 urte beteko ditu Atxagak, Sarrionandiak, Ordorikak, Juaristik, Iturraldek eta Ertzillak sorturiko "Pott banda" hark.

 

"Xola eta Ameriketako izeba" argitaratu dute eslovenieraz

2017-04-10  ¦  Argitalpenak

Xola txakurtxoaren abenturak beste herrialde eta hizkuntza batera ere iritsi dira. Xola in teta iz Amerike aurkeztu berri dute, "Xola eta Ameriketako izeba" eslovenierara itzulia.

 

"Nevadako egunak" aurkeztu du Bernardo Atxagak Eslovenian

2017-03-16  ¦  Argitalpenak

Joan zen astean aurkeztu zen Nevadako egunak eleberriaren Esloveniako edizioa, Dnevi Nevade. Ljubljanan izan zen aurkezpen jendetsua, Atxagaren parte-hartzearekin.

 

Albiste zaharragoak »