Albisteak
Albiste berriagoak »"Soinujolearen semea" argitaratu da Grezian
2013-05-17 ¦ Argitalpenak
Aste honetan aurkeztu da Atenasen eta Tesalonikan Atxagaren azkenengo lana: Soinujolearen semea eleberriaren grezierazko itzulpena.

Atxagak "El paraíso y los gatos" lana aurkeztu du Madrilen
2013-04-30 ¦ Argitalpenak
Bernardo Atxagak bere azken lana aurkeztu zuen joan zen astean Madrilen: "El paraíso y los gatos" DVD-liburua. Aurrez euskaraz argitaratutako Paradisua eta katuak lanaren gaztelaniazko bertsioa da.

Atxagaren ipuin bat "Best European Fiction 2013" bilduman
2013-03-07 ¦ Argitalpenak
Atxagaren ipuin bat, "Pirpo eta Txanberlain hiltzaileak", 2013. urteko literatur lanik onenen bilduman sartu dute. Aleksandar Hemonek editatutako "Best European Fiction 2013″ bilduma ospetsuan sartu dute, urteko Europako fikziozko testu aipagarrienen artean.

"Kalatxoriak" poema entzungai
2013-02-26 ¦ Poemak
Bernardo Atxagaren "Kalatxoriak" poema ezaguna entzungai dugu gaurtik aurrera, idazlearen beraren ahotsean.

Elkarrizketa Atxagari "Don de lenguas" irratsaioan
2013-02-22 ¦ Irratia
Bernardo Atxagari elkarrizketa egin zioten joan zen astean Don de Lenguas irrati-programan. Online entzun dezakezu.
"Seven Houses in France", TLS itzulpen-sarietan finalista
2013-02-11 ¦ Sariak
Atxagaren eleberria TLS (The Times Literary Supplement) itzulpen-sariketako finalisten artean zerrendatu dute. Bitartean, iruzkin ezin hobeak jasotzen jarraitzen du Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan.

"Zazpi etxe Frantzian": prosa garbi eta zuzena, une historiko brutala marrazteko
2013-02-01 ¦ Hemeroteka
Denborak aurrera egin ahala ere, Atxagaren azken eleberriak iruzkin onak jasotzen darrai. Oraingoan Fiction Advocate webgunean izan da.

"Paradisua eta katuak" DVD-liburua aurkeztu da
2012-12-05 ¦ Argitalpenak
Aste honetan aurkeztu da Paradisua eta katuak lana, Bernardo Atxaga idazlearen eta Jabier Muguruza musikariaren arteko elkarlana biltzen duen liburua eta DVDa. Poesia eta musika.

"Seven Houses in France" berrargitaratu da Erresuma Batuan
2012-11-26 ¦ Argitalpenak
Duela gutxi Estatu Batuetan argitaratu ondoren, Erresuma Batuan ere berriro berrargitaratu da "Seven Houses in France" eleberria. Liburuak 2. argitarapena du, oraingoan Paperback (poltsiko-liburu) formatuan. Horrekin batera, liburuak jarraitzen du laudorioak jasotzen Estatu Batuetan.

Bernardo Atxagari elkarrizketa Atlantica XXII aldizkarian
2012-11-26 ¦ Hedabideak
Asturiasen argitaratzen den Atlantica XXII aldizkariak elkarrizketa egin dio Bernardo Atxagari. Bere lanaz eta pentsamenduaz jardun du idazle gipuzkoarrak. Hemen duzu, PDF formatuan.
